Elgoibarko Ludotekak kale ekintza batekin bukatuko du promozio kanpaina

Barren.eus 2016ko urr. 13a, 09:34

Elgoibarko Ludotekak bazkide kanpaina jarri zuen abian ikasturte hasierarekin batera, eta barixaku honetan Maalako parkean egingo duten ekitaldi batekin emango diote amaiera aurtengo promozio kanpainari.

Ludotekak egin duen promozio kanpainaren barruan, ikastetxe bisitak egin dituzte. Horietan herriko bi ikastetxetako ikasleak gerturatu dira Udal Zerbitzu hau bertatik bertara ezagutzera. Aurten, berrikuntza moduan, HH5eko ikasleek ez ezik, LH2 eta LH4ko umeek ere hartu dute parte ekimen honetan.
• Kanpaina amaierako ekitaldia
Barixaku honetan, hilak 14, amaiera emango diote promozio kanpainari Maalako parkean egingo duten kale ekintzarekin. Bertan, 5-12 urte bitarteko umeek hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: txapak egiteko tailerra, orri markagailuak eta eva gomazko giltzatakoak. Kiribil barraskiloaren eta bere lagunen emanaldia bukatu bezain pronto hasiko da Ludotekakoen ekitaldia, 18:00etan.
Bazkide egiteko aukera urte guztian
Bazkide kanpaina ostiral honetan bukatuko den arren, ikasturte guztian zehar egongo irekita da Elgoibarko Ludotekan bazkidetzeko epea. Bazkide izateko informazio guztia ondorengo estekan aurkituko duzue (KLIK)