Mintxetako igerilekuen denboraldia amaituta, oso balorazio positiboa egin du Udal Kirol Patronatuak

Manex Astigarraga 2016ko ira. 12a, 17:55

Domekan (irailak 11) amaitu zen bainu denboraldia Mintxetako igerilekuetan. Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, 40.411 erabiltzaile zenbatu dituzte ekainaren 11tik irailaren 7ra bitartean (2015ean 45.123 erabiltzaile izan ziren). Oso balorazio positiboa egiten du Udal Kirol Patronatuak.

Ekainean eta uztailean eguraldiak ez zuela asko lagundu gogora ekarri dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek, baina, hala eta guztiz, bi hilabeteotako zortzi egunetan 1.000 erabiltzaileen langa gainditu zuten. Uztailaren 19a izan zen egunik arrakastatsuena (1.489 erabiltzaile). Abuztua eta iraila eguzkitsuak izan dira baina hala ere egun bakarrean pasa dira 1.000 erabiltzaile baino gehiago igerilekuetatik, "elgoibartar askok oporrak kanpoan pasatzen baitituzte".
•Elgoibartarrak Eibarren eta eibartarrak gurean
Aurten Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko bazkideek Eibarko Orbea kiroldegiko igerilekua erabili ahal izan dute abuztuan eta 100 bazkide pasa dira igerileku horietatik. Bestalde, Eibarko Kirol Patronatuko bazkideek abuztuan Mintxetara sartzeko aukera izan dute eta 500 eibartar pasa dira Mintxetatik hilabete horretan.
Oso balorazio positiboa egiten du Udal Kirol Patronatuak, bai Mintxetatik pasa diren erabiltzaile kopuruarengatik, "istripu larririk ere gertatu ez delako" eta Eibarko Kirol Patronatuarekin egindako akordioa ere "positibotzat" jo dute bi Patronatuek.

•Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:

  • 2016: 40.411 erabiltzaile
  • 2015: 45.123
  • 2014: 34.522 
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000
Lotura duten albisteak: