Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 31 mustxapirabazleak1Euskal Herriko zazpigarren mus txapelketako kanporaketa jokatu zuten Elgoibarren, joan den zapatuan. Hamaika bikotek hartu zuten parte txapelketan eta Jose Maria Zialtzeta eta Quintiliano Gutierrez izan ziren irabazleak. 

Iaz muslari gazteek lortu zuten garaipena, baina aurten beteranoen esperientzia gailendu da Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan. Hamaika bikotek hartu zuten parte Lanbroa tabernan jokatu zen txapelketan, eta finalera, Jose Maria Zialtzetak  eta Quintiliano Gutierrezek osatutako bikotea, batetik, eta Ibon Villanuevak eta Zigor Bengoetxeak osatutakoa, bestetik, ailegatu ziren. Zialtzetak eta Gutierrezek irabazi zuten finala. Lanbroa tabernan lau afari egiteko txartela jaso zuten saritzat irabazleek, eta txapeldunordeek, bi afaritarakoa. Era berean, finalera heldu ziren bi bikoteek Gipuzkoako mus txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuten. Gipuzkoako finala otsailaren 20, 21 eta 22an jokatuko da, Alegian, eta final nagusia, berriz, martxoaren 7an izango da, Lekeition.

2015 01 31 mustxapelg

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza