Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

auzolandegia denak elgoibarUztailaren 4tik 18ra bitartean egon dira Elgoibarren udako auzolandegian parte hartuko duten hamasei gazte. Bi zeregin izan dituzte eta biak amaitu dituzte.

Alde batetik, Sallobenteko sektretuak izeneko mendi ibilbideko balizatua aztertu eta hobetu dute; bestetik, Pedro Mugurutzako eskola zaharrean lokal bat egokituko dute grafiti tekniken bidez, herriko elkarteek aurrerantzean egingo duten erabilerara egokitzeko.
Izan ere, Uztaileko auzolandegiaren helburua bikoitza da: ondarea berreskuratzea eta ingurumena hobetzea. Horretarako, Espainiako Estatuko hainbat jatorritatik etorritako 16 gaztek parte hartu dute. 18tik 26 urtera arteko gazteak, hain zuzen ere. Elgoibarko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan antolatu du auzolandegia.
Lana egiteaz gainera, inguruak ezagutuz gozatzeko aukera ere izan dute Arreiturre Institutuan ostatu hartu duten gazteek, eta arratsaldeetan eta asteburuetan inguruko kostaldeko herriak bisitatu dituzte eta Donostiara ere egin zuten txangoa.

udako auzolandegia elgoibar murala sepia

udako auzolandegia elgoibar murala ezk udako auzolandegia elgoibar murala esk

 udako auzolandegia elgoibar murala

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza