Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 07 05 auzolandegia.jpg

Elgoibarko Udalak ongi etorria egin die uztaileko auzolandegian parte hartuko duten hamasei gazteei. Atzo iritsi ziren Elgoibarrera eta hilaren 18ra arte egongo dira. Bi zeregin izango dituzte: alde batetik, mendi bideetako balizatua aztertu eta hobetzeko lanetan jardungo dute; bestetik, Pedro Mugurutzako eskola zaharrean lokal bat egokituko dute grafiti tekniken bidez.

Uztaileko auzolandegiaren helburua bikoitza da: ondarea berreskuratzea eta ingurumena hobetzea. Horretarako, Espainiako Estatuko hainbat jatorritatik etorritako 16 gaztek parte hartuko dute. 18tik 26 urtera arteko gazteak dira.Elgoibarko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan antolatu dute auzolandegian.

Alde batetik Gipuzkoako Mendi Federazioak zehaztutako jarduerak egingo dituzte, Elgoibarko Udalak dituen hiru PR ibilbideen homologazioari eusteko. PR-GI 156 ibilbidean orientatzeko balizatua aztertu eta hobetuko dute eta bideak egoera onean kontserbatzeko ekarpena egingo dute, Morkaiko Mendizale Elkarteko bazkide batzuen lankidetzari esker.

Bestetik Pedro Mugurutzako eskola zaharrean lokal bat margotuko dute, herriko elkarteek aurrerantzean egingo duten erabilerara egokitzeko. Hormak prestatu eta grafiti bat prestatuko dute.

Arreiturre institutuan hartu dute ostatu hamasei gazteek. Zenbait jarduera antolatu dira ingurunea hobeto ezagutu dezaten. Arratsaldez eta asteburuetan kirol jarduerak, jolasak, txangoak eta bestelako ekintzak izango dituzte.

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza