Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 29 mustxap2014Zapatu honetan, hilaren 31n, jokatuko da Elgoibarren Euskal Herriko mus txapelketako lehen kanporaketa. Lanbroa tabernan izango da, 16:00etatik aurrera, eta parte hartzeko interesa dutenek bi aukera dituzte izena emateko. 628 115 677 telefono zenbakira deitu edo orduerdi aurretik agertu.

Bikoteko hogei euro ordaindu beharko dira, eta parte hartzaile guztiek jasoko dute saria: botila ardo bana. txapeldunek, berriz, Lanbroa tabernan lau afari egiteko txartela jasoko dute, eta txapeldunordeek, bi afaritarakoa. Euskal Herriko zazpigarren mus txapelketa lau erregetara jokatzen da berez, baina Elgoibarren, parte hartzaileek eurek hala erabakita, zortzi erregetara jokatuko da.

Gipuzkoako finala otsailaren 20, 21 eta 22an jokatuko da, Alegian, eta final nagusia, berriz, martxoaren 7an izango da, Lekeition. Bikote txapeldunak 3.000 euroko saria irabaziko du eta Karibera bidaia bat lau pertsonentzat. Finalera iristen diren bikoteentzat sari gehiago ere izango da.

Lotura duten albisteak:

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza