Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

atxutxi udakotxokoak hasi2015Udako Txokoen luzapena eskainiko du irailean Atxutxiamaikak, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko aisialdi taldeak. Ekainaren 1etik ekainaren 10era egongo da izena emateko aukera.

Iraileko Txokoak irailaren 1, 2, 5 eta 6an izango dira, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Parte hartu ahal izateko, ekainaren 1etik 10era bitartean eman behar da izena, www.elgoibarkoizarra.eus webgunean. Hona hemen prezioak:

  • Irailak 1,2: 24 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 22 €)
  • Irailak 5,6: 24 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 22 €)
  • Irailak 1,2,5 eta 6 : 48 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 43 €)

Kontu korronte bidez egin ahal izango da ordainketa, honako kontu zenbakietan: ES35 2095 5036 58 1070736292 edo ES55 3035 0007 23 0070065514. Haurraren izen-abizenak jarri behar dira kontzeptuan. Iraileko Txokoak egin ahal izateko gutxienez hamar lagunek eman beharko dute izena. Goiz-Txoko zerbitzua eskaini ala ez eskaeraren arabera erabakiko dutela jakinarazi dute Atxutxiamaikako arduradunek. 

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza