Atxutxiantxitxika proban ia 100 umek hartu zuten parte

Barren.eus 2016ko api. 25a, 15:33

Bi eta bost urte bitarteko ia ehun umek hartu zuten parte domekan Atxutxiantxitxika proban.

Lehen Hezkuntzako ikasleek eta nagusiagoek aurreko asteburuan izan zuten herriko kaleetan antxitxika ibiltzeko aukera, 2016ko Jose Gurrutxaga krosean. Haur Hezkuntzakoek, berriz, domekan (apirilak 24) izan zuten euren aukera, Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak antolatutako Atxutxiantxitxika proban. Bi eta bost urteko ia 100 ume batu ziren Kalegoen plazan. Korrika hasi aurretik giharrak berotu zituzten lehenik, Atxutxiamaikako hezitzaileen gidaritzapean. Saltaka egiteko buruko zinta egin zuten gero eta buruan jarri ostean prest zeuden lasterka egiteko. Plazatik abiatuta, San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena egin zuten korrika, berriz plazan amaitzeko.

2016 04 24 atxutxiantxitxika beroketak

2016 04 25 atxutxiantxintxika beroketak

2016 04 24 atxutxiantxitxika irteera

2016 04 24 atxutxiantxitxika irteera2

2016 04 24 atxutxiantxitxika ilaran2

2016 04 24 atxutxiantxitxika ilaran

2016 04 24 atxutxiantxitxika eskua

2016 04 24 atxutxiantxitxika familia

2016 04 24 atxutxiantxitxika pankarta

2016 04 24 atxutxiantxitxika eskulana