Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 11 16 ttap

Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak online jokatzeko Egin Ttap! lehiaketa antolatu du. Azaroaren 24tik 30era iraungo du. Zazpi egunez, gai desberdinei buruzko zazpi galdera erantzun beharko dira, taldeka. 

 

Azaroaren 24tik 30era jokatzeko online bidezko Egin Ttap lehiaketa antolatu du Atxutxiamaikak, Kukulaisi elkartea osatzen duten Euskal Herriko beste aisialdi talde batzuekin batera. Zazpi egun iraungo ditu lehiaketak, eta egun bakoitzean zazpi galdera erantzun beharko dituzte partaideek, taldeka. Galderak askotarikoak izango dira: kultura, natura, musikagintza, geografia… Quizz dibertigarria sortu dute, eta helburua da euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortzea. 

Parte hartzeko 2-5 pertsonako taldeak sortu beharko dira, umez zein helduz osatutakoak. Umeak LH4tik LH6ra artekoak izan behar dira, eta talde bakoitzean heldu bat egon beharko da gutxienez, jokatzeko kodea egunero bidaliko delako sakelako telefonora. Informazio gehiago, eginttap.eus helbidean. 

Puntu gehien lortu dituzten lehen 10 taldeekin aurrez aurreko final handia egingo dute abenduaren 3an, Aita Agirre Kulturgunean. Sorpresak eta sariak egongo dira. Izen emate epea zabalik egongo da azaroaren 23ra arte!  Hemen esteka: https://labur.eus/eginttap

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza