Galiza Etxeak antolatuta, Magosto Eguna ospatu zuten joan zen zapatuan. Azken urteotan bezala, Maalako parkean egin zuten udazkeneko jaia, eta herritar asko gerturatu ziren gaztainak dastatzera.
Giro hezea egin zuen zapatuan, eta hori epeltzeko aproposa izan zen Galiza Etxeak antolatu zuen Magosto jaia. Galiziatik ekarritako 200 bat kilo gaztaina erre zituzten Maalako parkean, eta herritar asko gerturatu ziren udazkeneko fruitu horiek dastatzera. Ribeiro ardoa ere banatu zuten pitxarra 2 euroan salduta, eta horren trukean ematen zituzten gaztainak. Horrez gain, Galiziako ohiko produktuak erosteko aukera ere egon zen. Giro onean joan zen goiza, eta antolatzaileak nahiz herritarrak gustura geratu ziren.