Ahotsak

Ahal zen azkarren ekarri behar umeak

Barren.eus 2016ko mar. 31a, 14:46

Bizimodua zeharo aldatu dela diote Agurne Muguruza (Elgoibar, 1935) eta Nati Muguruza (Elgoibar, 1938) ahizpek. “Derrepente ez bazenduan ekartzen, ematen zaban ez zendula balio. Ez da oin bezela, programauta dauala dana”, dio Edurnek amatasunaren harira ahotsak.eus atarian ikus daitekeen bideoan

Sallobente-Ermuaran auzoko Garagartza baserrian jaio ziren Agurne Muguruzaeta Nati Muguruza ahizpak, eta umetatik baserrian lan egin beharra izan zuten. Gainera, bost ahizpa zirenez, etxeko eta soroko lanak edo abereen zainketa, lan guztiak euren artean banatu behar izaten zituzten.

Muguruza ahizpen berbetan bizimodua asko aldatu da, bai, baina… ez dute oso argi onerako ala txarrerako izan den. Ahozko ondarea jasotzen diharduen ahotsak.eus webgunetik hartuta dagoen ondorengo bideoan ikusi eta entzun daitezke bi ahizpen hausnarketak: