Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 25 ahotsak idiprobak soartenIdi probetan jende ugari ibiltzen zen sasoi batean Elgoibarren, besteak beste, baserri guztietan zeudelako idiak. Santa Klaran egon zen Soarteko probalekuan edo auzoetakoan jokatzen zituzten idi-probak. Horietan egin zituzten desafioak eta pizten zuten ikusminari buruzko testigantza ugari dituzte jasota ahotsak.eus webgunean. (bideoak dauzka)

Idotorbe auzoko Egigurentxiki ("Eguentxiki") baserrian jaio zen Josefa Gabilondo Agirregomezkortak, esaterako, senarra idi-probalaria zuen. Auzotarren arteko desafioetan hartzen zuen parte, auzoko jaietan. Mila ogerleko jokatzen zituzten desafioko.

"Juntatzen zienian alkarrekin hor Aranburuko gizona eta neria: "hiriak baiño neriak gehixao dittuk!" eta ez dakit zer eta. Ba jaixa ipintziarren, ba bata bestian kontraixo ta gero jentia etorri eitten zan". Josefaren azalpenak ondorengo bideoan:

Unzueta Iriondo ahizpek, Pepitak eta Rosak, ere akorduan dute nola joaten ziren idi probak eta futbola ikustera.

Arana baserrian jaio zen Pedro Arrillaga Garatek ere gertutik ezagutu zituen idi-probak. Aitak Arrasaten erosi zituela idi beltzak azaltzen du beheko bideoan. Auzoko probaleku zaharra zelaian omen zegoen. Bustian erraz, baina lehorrean nekez tiratzen zuten idiok.

Otsoroandi baserriko Felix Balzola Astarloa ere ibilia da idi probetan eta birritan hartu zuen parte San Pedro jaietan egin zituzten idi-probetan. Bailarakoek hartu ohi zuten parte. Urte batean, 60 duro eta kopatxoa erabazi zituen.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza