Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 29 ahotsak luismariiriondoElgoibar makina erremintaren hiriburu egin zuten hainbat eta hainbat lagunen antza dute Luis Mari Iriondoren bizipenek. Eskolan ondo zebilen arren, aitak 13 urterekin lanera bidali zuen. Pintxe izatetik, baina,"aprendiz" izatera igaro zen hurrengo urtean. Urte batzuk beranduago, berriz, Acmen gerente izatera ailegatu zen. Ahotsak.com-en jasota daude Luis Mari Iriondoren bizipenak, berak kontatuak. (bideoa dauka)

Luis Mari Iriondok akorduan du nola aitak 13 urterekin lanera bidali zuen. Buzoa erosi zuen, eta jantzi zuenean, "ze lotsa!" Arananean hasi zen lanean pintxe gisa. Errekaduak egin, ura ekarri eta tailerra garbitu ziren bere lanak. Pintxe izatetik "aprendiz" izatera igaro zen hurrengo urtean. Bere burua tailerrei lotuta ikusi zuenez, Elgoibarko "Artes y Oficios" eskolan eta "Señorita Ana"ren akademian ikasketekin jarraitu zuen. Trigonometria eta marrazkigintza ikasi zituen. Bere trebetasuna ikusiz, hamazazpi urterekin Sigmako bulego teknikorako hartu zuten delineatzaile gisa (ikus azalpenak bideoan). Bertan egon zen 30 urte egin eta Acmen gerente modura hasi zen arte. Acmen zegoela egin zituen enpresa-zuzendaritza ikasketak. Genevara (Suitza) ere joan ziren makinak ikustera eta teknika berriak ikastera. Han ikasitako hainbat gauza beren lantegian aplikatu zituzten. (Luis Mari Iriondori buruzko pasarte guztiak ahotsak.eus webgunean

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza