Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 28 lgtbiq ahotsak eusEuskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzen diharduen Ahotsak proiektuak genero berdintasuna eta aniztasuna ere landu ditu, bideoetan jasotako testigantzekin, eta 'LGTBIQ+ kolektiboa' da azkena, gaur zabaldu dutena.

Gaur LGTBI+ pertsonen nazioarteko eguna da, ekainaren 28a. L lesbiana, G gay... Zer da transgeneroa? Zer da queer? Zer da intersexuala? Eta demisexuala? LGTBIQ+ kolektiboak talde asko hartzen ditu bere baitan. Ahotsak.eus proiektuan aniztasuna lantzeko hainbat elkarrizketa egin dituzte. Besteak beste Josebe Iturrioz, Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarreta elkarrizketatu dituzte. Testigantza horiekin osatu duten bideoaren helburua sigla osatzen duten letra bakoitzaren esanahia pixka bat argitzen laguntzea dela azaldu dute.

 Bideoa ikastetxeetan, DBHko Balio Etikoak ikasgaian, erabiltzeko prestatu dute, eta fitxa bat ere sortu dute Ikasgelan webgunean. EIMA 2.0. proiekturako egin dute bideoa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin. "Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan" proiekturako hain justu.

"Ahozko ondarea jaso eta zabaltzea da Ahotsak proiektuaren helburua [ikus Elgoibarkoak barren.eus-en]. Bereziki adinekoak elkarrizketatzen ditugu, sasoi bateko kontuak jasotzeko, baina beste era bateko elkarrizketak ere ari gara egiten. Gazte Gara Gazte atala ere badaukagu, gazteen ahotsa jasotzeko. Ondarea oso zabala da, eta egunez egun berritzen doa", esan dute.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza