Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 30 ahotsak sallobente 1973 iaki linazasoroGauzak nola aldatu diren -edo ez diren- ikusteko tresna paregabea da Ahotsak. Arlo guztietan, eta baita euskararen ingurukoetan ere, noski. Elgoibarko euskararen egoerari buruzko pasarte eta bideo dezente dituzte jasota ahotsak.eus web orrian. 

Elgoibarko auzoen artean euskaraz berba egiterakoan dagoen aldeaz dihardu Urruzuno auzoko Munoandi baserrian jaio zen Luis Etxaniz Osorok, honako audioan. 

Bittor Arrieta Etxanizek, berriz, beste herrietako euskaldunekin sortutako elkar ulertu ezinak ditu akorduan. Bermeoar batekin egon zen soldadutzan, eta biak euskaldunak izan arren erdaraz egin behar zutela dio. Entzun honako audioan:

Elgoibarko Euskarari buruzko 81 pasarte daude jasota ahotsak.eus webgunean, horietako batzuek bideoan. 

 

Euskal Herriko Ahotsak, muga berrien bila: 300 herri eta 100.000 pasarte

Zenbait marka sinboliko gainditu berri dituzte ditugu Ahotsak-en. Esate baterako, 100.000. pasartea katalogatu dituzte; 300. herria gehitu dute datu-basean; 30.000. bideoa sareratu dugu. Guztia ere hainbat lagun eta herritarren lankidetzari esker eta helburu bakar batekin: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea guztion esku jartzea. Informazio osoagoa: www.ahotsak.eus

 10. urteurrenerako (2013) laburpen-bideoa:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza