Ahotsak

Emakume batentzako lan "ez-egokian" jarduna

Barren.eus 2021ko mar. 9a, 14:07

Gizartea etengabe aldatzen ari da, baita genero berdintasunari lotutako gaietan ere. Joan zen mendean Elgoibarren bizi ziren gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak agerian lagatzen dituzten lekukotzat dituzte jasota Ahotsak proiektuan.

Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak lanean, heziketan edo erligioan nolakoak ziren jasota dago ahotsak.eus webgunean, baita gerra ostean nolakoa zen emakumeen egoera ere. Horietako batzuek ekarri ditugu hona.

Itziar Ajuriak adibidez, 38 urtera arte jardun zuen josten. Urte pare batez, goizetan "Banco de San Sebastián"entzako letrak kobratzen jardun zuen, eta arratsaldez josten. Ez zela emakume batentzako lan egokia erabaki zuten Donostian, eta lana galdu zuen.

 Pako Isastik, berriz, elizako ohiturak ditu gogoan. Garai batean, elizan gizonezkoak aurrean jartzen ziren, bankuetan, eta emakumeak, ordea, atzean, aulkietan. Jauna hartzea ere gizonek emakumeek baino lehenago egiten zuten.

 Ramon Maiztegik ere gogoan du emakumeak eta gizonak elizan aparte ibiltzeko ohitura hori. "Neskak eta mutilak aparte ibiltzen ziren. Elizan ere banatuta esertzen ziren emakumeak eta gizonezkoak. Azkenean don Jose parrokoak kendu zuen ohitura hori".
Erligio kontuetan bakarrik ez, eskolan ere desberdina zen tratua gizona ala emakumea izan. Josefa Gabilondok eskolak erdaraz jaso zituen eta, kontuak ateratzen, zatiketak ikasi baino lehenago utzi zion eskolari. "Orduan emakumeek ez omen zuten eskola beharrik", dio honako bideo-testigantzan.

Ildo beretik mintzo da Julen Iriondo honako lekukotzan. Neskek mutilek baino eskola gutxiago jasotzen omen zuten mutilek baino.