Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 10 ahotsak laiaketan 1941Laia nekazaritzan mekanizazioa baino lehen lurra iraultzeko erabiltzen zen tresna da. Lan nekeza zen eta esku asko behar izaten ziren lurra biratu eta hurrengo uztarako prest lagatzeko. Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (Elgoibar, 1920) makina bat bider ibili zen laiaketan neska koxkorra zen sasoian. (bideoa dauka)

Josefa Gabilondo elgoibartarra hamalau urterekin hasi zen laiaketan Idotorbe auzoko Egigurentxiki baserrian. Hiruzpalau lagunek elkarrekin egiten zuten laian, gazteenak erdian jarrita. Soro barrenetik lurra jasotzen ere ibilitakoa da (beheko bideoan azaltzen ditu). Nekazari bakoitzak laiak binaka erabili ohi zituen, esku bakoitzarekin laia banari helduta. Laiaren hortzak lurrean sartzen ziren, eta oinarekin sakatzen zitzaion sakonago sar zedin. Ondoren atzeraka bultzatzen zen, horrela lurra biratuz. Laia goldea baino erabilgarriagoa zen lurra sakonago irauli nahi zen lekuetan eta malda handia zeukaten soroetan. 

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzeko sortutako ahotsak.com egitasmoan jasota daude Josefa Gabilondoren bizitzako hainbat pasarte, horien artean laiaketarena. 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza