Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 28 erromeriaidotorben 1956 06 29Erromeriak euskaldunen ohiko festa modua ziren lehen eta gazte zein helduak elkartzeko guneak ziren. Elgoibarko leku eta auzo askotan egiten zituzten lehen erromeriak: Kurutzetan, Aiastian, Idotorben, Kamiñerokua frontoian, Maltzagan, Usatotorre baserrian... Erromeria horien eta sasoi bateko Elgoibarko jai-giroaren inguruko makina bat pasarte dituzte jasoak ahotsak.com atarian.

Urteek aurrera egin ahala indarra galdu dute erromeriek, baina oraindik ere mantentzen dira auzoetako jaietan edo jai berezietan egiten direnak. Berreskuratu dituzten erromeriak ere badaude Elgoibarren. Sargoateko erromeria urte batzuk geldirik egon ondoren, 1996an berriro martxan jarri zen, Sallobenteko Jai Batzordea, Debemen, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta Morkaiko mendi taldearen elkarlanari esker. Joan den domekan, uztailaren 26an, egin zuten azkena. Idotorbeko Santumotz lautadan, Santumotz Erromeria ospatzeko usadio zaharra ere berreskuratu zuten 2006an, 38 urteko etenaldiaren ostean.
Edonola ere, gaur egungo erromeriek ezberdintasun ugari dituzte lehen egiten zituztenekin. Entzun bestela lehengo erromeria haiek bizi eta ezagutu zituzten elgoibartarren lekukotasunak ahotsak.com atarian.

Kurutzetara erromeria
Floren Leiaristi Iriondoren esanetan erromeria handia egiten zen jaiero Kurutzetan, Azkarate ondoan. Pezeta bi ordaindu behar zen soinujoleari ordaintzeko. Batzen zena soinujolearentzat zen; gero tabernariak afaria ordaintzen zion, eta ardo botila ere bai soinua jotzen ziharduen bitartean. Basokada ardoak zerbitzatzen ziren orduan. Florenen aitak, Jose Garagartzak, sarri jotzen zuen soinua Kurutzetako erromerian. Emaztea izango zena ere Kurutzetan ezagutu zuen Florenek. Izan ere, Madarixan (Madariaga, Azkoitia partea) debekatuta zegoen dantza lotua, eta hango jendea Kurutzetara etortzen zen. Kamiñeroko frontoi estalian egiten ziren erromeriak ere gogoan ditu.
Florenen aitak eta Pedro Gelatxoren aitak jotzen zuten soinua. 

Erromeriak Usatorre baserrian

Pedro Arrillaga Garatek gogoan ditu Usatorre baserriko erromeriak. Usatorre baserrian taberna zegoen, eta han egiten zituzten erromeriak jaiero. Eibartik etortzen zen soinujolea. Garizuman ez zen erromeriarik egoten.

•Erromeriak eta sagardotegiak

Josefa Gabilondo Aiastiara (San Migel bailara) eta Maltzagako erromerietara joaten zen. Usatorre baserriko erromeria Josefak ez zuen ezagutu.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza