Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 02 28 ahotsak felix etxeberria elgoibar ganadua kontabilitate makilaTeknologiaren garapenari esker, etxeko zein lantokietako kontabilitatea errazago eramaten da ordenagailuaren laguntzaz. Ordenagailurik ez zegoen sasoian, baina, beste modu batzuk zituzten kontuak eramateko. Elgoibarko baserritarrek osatutako ermandadeak adibidez, makila bat erabiltzen zuen ganaduaren kontabilitatea egiteko.

Felix Etxeberria "Parapan"ek akorduan dauzka auzoetako baserritarren ganadu ermandadeak edo kofradiak, eta baita aziendaren kontabilitatea eramateko ermandadeko arduradunak erabiltzen zuen makila ere. Izan ere, gordeta dauka berak erabili izan zuen makiletako bat, eta Parapan berak azaltzen du nola funtzionatzen zuen kontabilitate sistema harek ahotsak.eus wegbunean igota dituzten bi bideotan.

Gobernuak baserrietako abere kopurua kontrolatzen zuen eta, era berean, baserritarrek ere eramaten zuten kontabilitatea. Baserritarrek ermandadeak edo kofradiak eratzen zituzten, ganaduren bat galtzen zuenari laguntzeko, besteak beste, eta ermandadeko arduradunak eramaten zuen kontabilitate makila, baserri bakoitzeko ganadu kopurua kontrolatzeko. Felix Etxeberriak dio Gabonetatik hasi eta Errege eguna baino lehen kobratzen zizkietela kuotak ermandadeko kideei. "Ermandadeko bi lagun etortzen ziren kortara, ikuilura. Ikusten zituzten ganaduak eta egiten zioten kutxiloarekin makiliari koskak atera. Halaxe zen garai bateko kontabilitatea baserrietan". Makilan eginiko koska bakoitza baserri bati zegokion eta alde batetik besterako markek urteak adierazten zituzten. "Nola koadrorik eta ezin zitekeen ibili baserriz baserri, idazten ere ez zekien-eta jendeak, makilan eramaten zen ganaduaren kontabilitatea. Eta makilan agertzen dan behi marka bakoitzak kuota ordaintzen zutela esan nahi du", azaltzen du Parapanek bideoan.
•Aseguru-etxe modukoak
Aseguru-etxe modukoak ziren lehen baserritarren ermandadeak, baserriak eta azienda, behiak bereziki, balio handikoak ziren sasoietan. Baserrien biziraupenerako horren baliotsuak ziren balio horiek babesteko sortu zituzten ermandadeak eta baserrian edo ganaduan galeraren bat izanez gero, kalte-ordainak jasotzea zen helburua, kuota bat ordaintzearen trukean. Kuota desberdinak ordaintzen zituzten, ganadu kopuruaren arabera eta horien egoeraren arabera: abereek zituzten urteak, txahalik zuten ala ez, e.a. Ermandade bakoitzak jartzen zituen bere baldintzat.

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza