Gaur egun denda eta supermerkatuetan erosten dugu esnea, baina orain ez asko baserritarrek eurek banatzen zuten esnea etxez etxe. Pedro Arrillaga Garate 12 urterekin esnea saltzera joaten zen Eibarrera. Han txakur handi bat (pezetaren 10 zentimo) gehiago ordaintzen zuten azunbreko Elgoibarren baino. Bezero asko zituela dio Pedrok ahotsak.com egitasmoan jasota duten pasadizoan. (bideoak dauzka)
Aiastia auzoko Berdezkunde baserrian jaiotako Agustin Gurrutxagak (Elgoibar, 19179) ere akorduan dauka esne-saltzen Altzolako balneariora nola joaten zen, astoaren loaguntzaz.
- Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen
- Elgoibarko ahozko ondarea
- Mendaroko ahozko ondarea