Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 07 08 mikeleteak ahotsak tolosaldeko ataria elgoibarSasoi bakoitzak bere lanbideak ditu. Garai berrietara moldatzen dira batzuek eta desagertu besteak. Mikeleteen lanbidea da horietako bat. Agustin Gurrutxagak ahotsak.eus-en azaltzen duen moduan, mendiak zaindu, garraiatzen ziren gauzak zaindu eta antzerako lanak egiten zituzten. Julian Zabaletak Julio eta Nicolas mikeleteak ditu akorduan.

Mikeleteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko polizia taldea ziren, eta landa eremua zaintzen zuten.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek, XVIII. mendearen amaieran hasita, euren menpe egongo ziren eta denek antzeko eginkizunak izango zituzten gorputz armatuak eratu zituzten. Gorputz armatu haien egitekoak hauexek ziren: ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea. Lehenengoz eratu zituztenetik (1796) eta lehen Karlistada arte (1833-39), foru gorputzek gorabehera handiak izan zituzten: deseginak eta berreratuak, kopuruz murriztuak eta handituak. Aldaketen arrazoiak denetarikoak izaten ziren: ordena publikoaren beharrak, behar militarrak eta, zenbaitetan, baita behar politikoak ere. (informazio osoagoa Euskal Poliziaren Museoko webgunean)

2019 07 08 mikeleteak gipzkoa jantziak museopoliciavasca elgoibar
1978an Ertzaintza sortu zen, eta probintzietan polizia erakunde "historikoak" berreskuratu ziren: Gipuzkoan mikeleteak, Araban miñoiak eta Bizkaian guardia forala. 2012an Mikeleteak kendu zituen Gipuzkoako Aldundiak: hiru pertsonak osatzen zuten taldea, eta aldundiaren egoitza zaintzea beste egitekorik ez zuten. 2015eko foru hauteskundeen ondoren, foru gobernu berriak mikeleteak berreskuratu zituen.
Ahotsak.eus webgunean jasota duten bideo testigantzan, Julio eta Nicolas izeneko Mikeleteak ditu gogogoan Julen Zabaleta Barrenetxeak (Elgoibar, 1921).


Agustin Gurrutxaga Garatek (Elgoibar, 1917-2016) ere aipatzen ditu mikeleteak eta horiek zituzten zereginak, honako bideoan.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza