Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 29 ahotsaksallobenteidigurdiaguregipuzkoaAuzolana lankidetzaren sinonimotzat erabiltzen da gaur egun, baina berebiziko garrantzia izan du euskal kulturan. Gure arbasoek emandako ondare honi esker bizirik iraun dugu herri moduan. Elgoibarren ere oso sustraituta egon da auzolana, alegia, auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema. Gai honen inguruko lekukotasun ugari daude jasota ahotsak.com-en. (bideoak dauzka)

Auzolana herri edo auzo bateko azpiegitura komunak eraiki, zaindu eta mantentzen duen sistemari deitu izan zaio; hala nola, bideak, zubiak, iturriak, ur-askak edota ur-bideak. Elgoibarko baserri auzoetan ere bazegoen, -eta badago-, azpiegitura horiek auzolanean eraikitzeko ohitura. Idotorbe auzoko Egigurentxiki ("Eguentxiki") baserrian jaio zen Josefa Gabilondo Agirregomezkortak, esaterako, gogoan du auzoko errepidea nola egin zuten auzolanean. Errepiderik ez zegoenean, erositako lastoa Olasoko kanposantu ondotik gurdian ekartzen zuten. Lan nekea zen, baina, eta lan horiek modu horretan egiteaz “aspertu” zirenean bidea egitea erabaki zuten. “Hiru etxek egin genuen: Juanategik, Galbosok eta geuk”.  Horrela azaltzen du Josefa Gabilondok ahotsak.com-eko ondorengo bideoan:

Auzo eta baserrietarako bideez gainera, beste hainbat gauza ere egiten ziren lehen auzolanean. Arana baserrian jaio zen Pedro Arrillaga Garatek akorduan dauka auzoan hazitarako erabiltzen zen idiskoaren zaintza, auzoko baserriek txandaka egiten zutela (beheko bideoan duzue Pedro Arrillagaren lekukotasuna).

Otsoroandi baserrian jaio zen Felix Balzola Astarloaren testigantza ere jaso dute ahotsak.com-en. Balzolaren esanetan, auzokoek elkarri laguntzen zioten egurra mozteko garaian, garia ebakitzen eta jotzen eta antzerako beste hainbat lanetan.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza