Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 02 25 ahotsak.eus 2018 02 10 inauteriak elgoibar zapatua mojakInauteriak gainean ditugula eta, beste sasoi batzuetan nola ospatzen zituzten gogora ekarri nahi izan dugu. XX. mende hasieran, inauteriak martitzenean bakarrik ospatzen ziren Elgoibarren, eta sokamuturra izaten zen inauterietako ekitaldirik garrantzitsuena. Antzinako trajea jantzita udaletxeko Pleno Aretoan egiten zen dantzaldiak ere sona handia izan zuen aurreko mende hasieran.

 elgoibarreraz.eus atarian jasota dituzten hainbat elgoibartarren testigantzen arabera, XX. mende hasieran oso gutxi ziren inauterietan buru-belarri parte hartzen zuten herritarrak. Herrian antolatzen ziren jai handi guztietan gertatzen zen moduana, sokamuturra zen Inauterietako ekitaldirik garrantzitsuena. Bazegoen, baina, inauteri sasoian egiten zuten beste ekitaldi garrantzitsu bat, udaletxeko Pleno Aretoan egiten zuten dantzaldia, hain zuzen ere. Bertara joateko baldintza bakarra antzinako trajea janztea zen. Gaur egun inaute domekan Azpeitian egiten duten Elegante egunaren antzera, gutxi gorabehera. Asko ziren, urtero, dantzaldi hartara joaten ziren elgoibartarrak, kaletarrak gehienak. Hala eta guztiz ere, 36ko gerraren etorrerarekin, dantzaldia antolatzeari laga zioten. Martitzen Inauteri egunean ere dantzaldia izaten zen azoka plazan. Francoren diktadurak dantzaldi hori ere indarrik gabe laga zuen.

Donostian oraindik mantentzen den kaldereroen ohitura zaharra ere ezagutu zuten elgoibartarrek joan zen mendean. Kaldereroen kalejiran ateratzen zuten dirua ospitaleko gaixoentzat izaten zen.
"Elgoibarko Karnabalak asko gustatzen zitzatazen. Gogoratzen naiz urte baten koko jantzi nitzala ni, alemanak bezala. Oso jai sinpatikuak ziran Karnabalak", gogoan du Ventura Agirregomezkorta Ibarluzeak elgoibarreraz.eus-en jasota duten lekukotzan.
Yulen Zabaleta Barrenetxeak, berriz, inauteri sasoiko postreak ditu akorduan, torradak eta pellak, ahotsak.eus webgunean jasota duten bideo testigantzan. Hona hemen:

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza