Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 01 21 gaztaina erreak sutan ahotsak elgoibarXX. mendearen hasieran babak izaten ziren erdi mailako familia baten elikagairik ohikoenak. Gorriak, zuriak, beltzak... berdin zen zein eratakoak ziren. Kontua da, jatorduetan, ia Elgoibarko familia guztiek babak jaten zituztela.

Arrautzak, urdaiazpikoa, eta nola ez, ortuariak ere sasoi hartako elikagai oinarrizkoak ziren. Halaxe gogoratzen du Ventura Agirregomezkorta Ibarluzeak elgoibarreraz.eus web orrian jasota duten testigantzan: "Bazkaltzeko baserriko jeneroa hartzen genduan; gehien bat, babak eta porruak... ardiaren tripak ere egosi egiten genduzen, odolostiak egitten diren moduan. Oso goxuak izaten ziren. Txarria ere hiltzen gendun basarrixn txorixuak eta halakoak egitteko. Ogia gure amamak egitten zaban basarrian. Eta nik ere egin izan dot ogia Eibarren kriada egon nitzanian, oso goxua, gainera. Esne pixka bat botatzen nion nik ogiari, batidu ondo eta gustoa gailletiana hartzen zaban. Makarroiak ere hartzen genduzen. Dendetan bazaguazen, baina etxean nik egitten nittun, tallarines esaten genduan. Harek egitteko ura, ardo zuria, arrautzak eta mantekillia erabiltzen naban nik".

Ahotsak.eus-en ere badituze jasota lehengo baserrietako jatorduak nolakoak ziren azaltzen duten zenbait elgoibartarren  testigantzak. Josefina Ulazia Etxeberriak akorduan dauka gaztaina jaten zutela sarri afaritan. "Porru-patatak ere jaten ziren gauean. Eguerdian babarruna txerriki apur batez. Garbantzua domeketan". Ikus bideoan:

Sallobente-Ermuaran auzoko Orraindi baserrian jaiotako Juana Txurruka Osoro dioenez, asteguneko bazkal garaian, baba gorria jan ohi zuten. Afaritarako, taloa edo morokila. Jaietan, berriz, garbantzua edo baba zuria. Gaztaina denboran, gaztaina erreta edo egosita. Juanaren anaia batek egunero hartzen zuen beratz-salda. Ikus bideoan:

Elisabeth Aranberri Etxanizen etxean, Koategi baserrian, kafea hartzen zuten gosaritarako eta 10:00ak aldera, baratxuri zopa eta urdai puska bat. Bazkaritan, berriz, babak, azak edota bainak eta urdai puska bat izaten zen. Gerra ondorenean, merienda garaian, lapikokada txokolate egiten zen etxean. Afaritan: porru-patatak. Gaztaina denboran, gaztainak erretzen zituzten danbolinean. Ikus bideoan:

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza