Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 10 25 julian zabaleta yulen elgoibar eibarko etxian barrenGure Balioak Saria jasoko duen Julen Zabaleta 'Yulen'ek bi zaletasun izan eta landu ditu bere bizitzan: marrazketa eta mendia. Bere ahotsean eta hizkeran ikus-entzun daitezke bere bizipenak ahotsak.eus webgunean. 94 pasarte dituzte jasoak bideoan.

Julian Zabaleta Barrenetxea "Yulen" Elgoibarren jaio zen 1921ean. Aita eta ama ere elgoibartarrak ziren. Aita, Telesforo, don Antonio Arrillaga medikuaren txoferra zen eta ama, Josepa, Sallobente-Ermuaran auzoko Musillo baserrikoa. Herri-eskolan ikasi zuen don Marino eta don Erasmo maisuekin. Lanbide-heziketan, berriz, Bernardo Ezenarro izan zuen marrazketa artistiko zein linealeko irakasle. 15 urterekin hasi zen lanean, Elgoibarko forjetan lehenengo eta Jose Leon Ziaran, Jarbe eta Danobaten beranduago. Eibarko Hortensia San Martinekin Eibarrera ezkondu zen 1951n eta bi seme izan zituzten. 

Bi zaletasun izan eta landu ditu: mendia eta marrazketa. Marrazketarako txikitatik erakutsi zuen berezko dohaina eta trebezia.

Soldaduska Ceutan egin eta gero, soldaduskatik bueltan Arana y Uribe enpresan hasi zen lanean proiektista moduan. Hurrengo urteetan makina-erremintan jardun zuen lanean. Bere lehen soldata hiru duro izan zirela ere gogoan du, eta Eibarren Elgoibarren baino diru gehiago mugitzen zela. Errepublikaren aldarrikapen eguna Elgoibarren nolakoa izan zen ere akordua du.
Gerra garaiak ere ezagutu zituen Yulenek. Eibar erre zen eguneko oroitzapenak iltzatuta ditu oroimenean. Gerra aurreko Eibar nolakoa zen ere azaltzen du hainbat pasartetan. Eraikin eta leku esanguratsuenak aipatzen ditu batik bat: Alhondiga, Aldatze, merkatu plaza, Kalbetoi kalea, San Andres eliza, Eibarko Portalea, zezen plaza, Ibarkurutzea, Untzaga plaza eta Villabella tailerra...
Eibar azkarregi eginiko hiria dela ere kontatzen du pasarte batean. Beste batean, berriz, Eibar kanturako herri ona dela dio, kuadrilla eta eliza bakoitzean kantu taldeak zeudelako. Elgoibar eta Eibar XX. mendean nolakoak izan ziren ezagutzeko historia bizia dira Yulenen lekukotzak.
Era berean, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan da Yulen. Zaletasun handia izan du mendirako. Hizkuntza eta herriko zaintzaile zen Juan San Martin eibartarrarekin goi-mendietan ibilitakoa da. Pico del Frailera eginiko igoera ere azaltzen du eta baita San Martinekin eskalatzera eginiko irteerak ere.

Julen Zabaletaren bizitzari buruzko 94 pasarte dituzte jasota Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzen eta zabaltzen diharduen ahotsak.eus webgunean.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza