Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

maria ormaetxea inarraTxikitatik izan du bertsoetarako zaletasuna Maria Ormaetxea Iñarrak. 1916an jaio zen Eibarko Iraegi baserrian eta hogeita hamar urte zituela Elgoibarko Aizpizkarbekoa baserrira ezkondu zen, bertako Casto Agirregomezkortarekin. Santa Ageda kantaren zati bat ere gogora ekarri du ahotsak.eus-en jasota duten bideoan.

Maria Ormaetxea bertso kantaria izan zen bizi guztian. Umetan hasi ziren zazpi anai-arrebak bertsotan. Aitak ez zien uzten; baina, hala ere, egiten zuten. Ez pentsa baina egun guztia bertsotan ematen zutenik. "Lehenengo ganadu artekoak egin behientzako, artua jorratu, patata zabaldu... haura (bertsoak) eukiko bagendu bakarrik!". 94 urterekin ere grazia ederrarekin jarraitzen zuen bertsotan, beheko bideo hauetan ikus dezakezuen moduan. Santa Agedan abesten zen abestia dakar gogora lehenengo bideoan, eta 'Ni naiz bertsolaria' kantatzen du bigarrengoan.

Belia dago haitzian
beran gaixoko etxian,
etxe hontako maiorazkua
apenas dagon etxian.

Etxian bada etxian
ez da etorriko hutsian
esku batian arrautzak daukaz
bestian lukainka paria,
horri gutxi iritxitta
pezeta biko pagia.

 NI NAIZ BERTSOLARIA
Ni naiz bersolaria
Artxiolakua
nere kontrarixua
Zuanetakua (zuenetakua?),
nahi dabena etortzeko
Gipuzkuakua
orduan joko-gu
kitarra majua.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza