Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

zuhaitz gurrutxaga elgoibar 1997 egipto espainiagaz"Bi esperientziak izan ziren onak: 14 urterekin Errealera joatea eta Wembleyn jokatzea Espainiako selekzioarekin, baina azken hori izugarria zen". Zuhaitz Gurrutxagak futbolean nabarmentzen hasi zen garaiak dakartza gogora ahotsak.eus-en. Oraindik C.D Elgoibarreko jokalaria zen sasoikoak, hain justu ere. Goi mailako futbol jokalari asko eman ditu Elgoibarrek baina gutxik izan dute Wembley moduko futbol zelai mitkoan jokatzeko aukera.

Telebistan egiten ari den ibilbideagatik ezagunagoa da gaur egun Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra. Gabon Zaharreko kanpaiak ere emango ditu Euskal Telebistako bi kateetan, Mikel Pagadirekin eta Sara Gandararekin batera, Mundakako Santa Katalina bazelizatik zuzeneaen eskainiko duten saioan. 

ahotsak zuhaitz gurrutxaga espainia vs alemania 1997Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondartea jasotzen diharduen ahotsak egitasmoan adineko herritarren testigantzat dira nagusi ahotsak.eus web orrian, baina gazteagoen lekukotzak ere badituzte jasota. Zuhaitz Gurrutxaga Loiolak (Elgoibar, 1980) bere bizitzako hainbat pasarte kontatzen dituen bideo mordoxka daude. 15 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin Wenbley futbol zelaian jokatu zuenekoa da horietako bat. Ander Aranzeta eibartarrak eta berak osatu zuten defentsa. Iker Casillas atezainaren debuta ere orduan izan zen, baina Errealeko atezainaren ordezko gisa. Gainera, Espainiako selekziora C.D. Elgoibarreko jokalari zela joan zela nabarmentzen du Gurrutxagak, Elgoibarko futbol taldeak mendeurrena ospatzeko antolatu zuen jaialdian -Gurrutxagak aurkeztu zuen- gogora ekarri zuen moduan.

"Wenbleykoa bizitzan eta futbolean lortu ditudan gauzetatik kuriosoena eta politinetakoa izan da, batez ere Elgoibarren jokatzen nengoelako. Mintxetan jokatzetik Wenbleyn jokatzera... Elgoibarko entrenatzaileak ez zidan laga entrenatzen, ezta jokatzen ere, minik ez hartzeko", dio bideoan.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza