Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

errosario elgoibar errekaldetik arg zaharra guregipuzkoaErrosario kaleak punta bietan dorretxe bana izan zituen, baina gaur bakarra geratzen da. Granadako dukearena izan omen zen Errosario kaleko etxeetako bat. Hain zuzen, 1914an Elgoibarren jaio zen Antonia Larrañaga hamalau urterekin Duque de Granadarenera joan zen zerbitzari lanetara.

Granadako dukearena izandako etxea oso zabala omen zen. Komuna balkoian zegoela diote Pepita eta Rosa Unzueta Iriondok. Horma-hobi batean kokatuta dagoen Ama Birjinak ematen dio izena kaleari. Hona hemen azalpenak Pepita beraren ahotan, ahotsak.eus-en jasota dituzten bideoetan:

• Zerbitzari Duque de Granadarenera
Granadako dukearekin lotutako beste pasarte eta testigantza bat ere badago ahotsak.eus-en. Kasu honetan, Antonia Larrañaga Gabilondo elgoibartarrak 14 urterekin Duque de Granada-renera joan zela zerbitzari lanetara azaltzen du. Elgoibartik Kukuerrrira bizitzera joan zirenean ganadu eta guzti joan ziren; txahalak eta behiak zituzten orduan. Etxejabeak Loiolara joan ziren bizitzera eta beraiek jarri ziren bertan.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza