Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

inauteriak elgoibar 1943Julen Zabaletak (Elgoibar, 1921) akorduan duenez, Elgoibarren beti martitzena izan da “karnabaletako egunik onena”. Gainerako egunetan asko ei ziren Elgoibartik Eibarrera inauteriak ospatzera joaten ziren elgoibartarrak. Gerra ostean ospakizunak “suspendituta” egon zirela ere gogoan du, eta baita torradak eta pellak jateko ohitura ere. 

Julian Zabaleta Barrenetxea “Yulen” Elgoibarren jaio zen 1921ean. Aita, Telesforo, Antonio Arrillaga medikuaren txoferra izan zen. Arrillagarentzat lan egiteaz gainera, inauterietan lan handia izaten zuela gogoan du Julen Zabaletak. “Elgoibarretik Eibarrera jende asko joaten zen karnabaletan. Aitxa geratu gabe egoten zan”. Julenen berbetan Elgoibarren martitzena izan da beti inauterietako egunik onena. Eibarren, berriz, “danak, hasi eguenetik eta martitzenera arte”. Eibarren inauterietan egiten zituzten dantzaldiek jende asko erakartzen zutela dio ahotsak.eus-en jasota dituzten testigantzetan (ikus bideoa). “Bailes de gala egiten zian Rialtuan eta Casino Amistaden. Ez naiz izan horrakua, baina bailiak zauden lekuetan beti egoten zen zer edo zer. Dala premixuak, missak, quienes el chico mas guapo, quien es la chica mas guapa, quien esta mejor vestida. Holakuak. Beti asmatzen zaben zeozer”. 

• Gerra ostean karnabalik ez

Gerra osteko urteetan inauteriak ospatzeari laga zitzaiola dio Julen Zabaletak ahotsak.eus-en. “Gerra ondorenian karnabalik ez da egon, oraintxe arte. Ni ezkondu eta gero hasi zian hemen eta beste herrietan karnabalak. Suspendiuta zeuden. Tolosan eta Donostian eitten zian, baina beste izen batekin: Fiestas de la primavera”. Gaur egun Donostian egiten duten desfilea orduan ere egiten zuten. “Musika Bandak herri guztietakuak irteten zian Donostian, Errenteriakoa, Irungoa… eta karrozak hamalau edo hamabost igual”, gogoan du.

• Torradak eta pellak San Antonetatik Karnabalak arte

Inauteriei lotutako bi postre aipatzen ditu Zabaletak beste bideo batean. “Torradak dia famosuak Elgoibarren. Orduan San Antonetan eitten zian lehen aldiz. Karnabalak arte horixe zan postria, ogixakin egindako torradak. Harro arro egin esnetan, arrautzan frijidu eta azukria bota”.

• Maalatarrak eta plazatarrak; inauterietako anekdota

Joxepa Aranberrik eta Agustina Arrizabalagak kontatutako inauterien inguruko bitxikeria bat ere jasota dute ahotsak.eus-en. Maalatarrak eta plazatarrak pikeak izaten zituzten eta borrokan ere egiten zuten batzuetan. Inauterietan aurpegiak estalita ibiltzen ziren. Mutil altu batek dantza eskatu zion Agustinari eta hankak apurtuta amaitu zuen. Hurrengo egunean jakin zuen nor zen berarekin dantza egin zuena.

• Kaldereroen kalejira Elgoibarren

Donostian oraindik mantentzen den kaldereroen ohitura zaharra elgoibartarrek ere ezagutu zuten duela 70 urte inguru. Kaldereroen kalejiran ateratzen zuten dirua ospitaleko gaixoentzat izaten zen. 1943. urteko inauterietan egin zuten kaldereroen kalejirako argazkia da goian ikus dezakezuena. Julio Perez Cortes ageri da musika taldea zuzentzen, eskuak zabalduta, aurrealdean. Cortes Elgoibarko Udal Musika Bandako zuzendaria zen sasoi hartan.

Sarrera gehiago: ahotsak.eus atarian: hemen eta hemen

BIDEOAK:

 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza