Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

ahotsak elgoibar etxegina santaeskea 1954Santa Ageda Bezpera Eguna, otsailaren 4a, zapatuan egokitu da aurten, eta horrenbestez, egun berean arituko dira Elgoibarko Izarraren koruak baserrietan; eta Etxegiñakoak kaleetan. Maite eta Miren Vallejo ahizpek gogoan dute ume sasoian abesten zuten abestia. Ahotsak.eus-en dute jasota.

Santa Ageda bezperan kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra da oso Elgoibarren. Etxegiñaren taldea 1925. urtetik irteten da eskean, eta Elgoibarko Izarrak 1994an berreskuratu zuen otsailaren 4an baserriz baserri kantatzeko ohitura zaharra. Miren eta Maite Vallejo Arriaga ahizpek akorduan dute gaztetan santa eskean irteten zirenean abesten zuten abestia (ikus ahotsak.eus-eko bideoan):


Urte berri, berri txarri belarri
daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta neri
kantaretan bat, kantaretan bi
ekatzu aginaldo Jaungoikoagatik
Aginaldo, aginaldo…
intxaurrak bota eta isilduko!

 

Gau guztia eskean

Floren Leiaristi Iriondoren Santa Agedari buruzko testigantza ere jasoa dute ahotsak.eus-en. Florenek gogoan du aita nola irteten zen santa eskean. “Aita gogorra izan zen. Santa Ageda eskeko egunean, tailerretik irtendakoan, kuadrilla elkartu zen: bata soinua jotzen, bestea bertsotan, gau guztia egiten zuten baserririk baserri. Hurrengo goizean, baserriren batean lapurtutako oilaskoak jan eta zuzenean lanera”.

• Santa Agedako anekdota

Itziar Ajuria Garate ere ibiltzen zen kantuan eta eskean Santa Agedan, eta badu anektoda bat ere. Gortuta zegoen emakume batengana joan ziren kantuan, eta atea apurtu beharrean jo zuten, entzungo ez zuelakoan; haserre irten zen andrea, iskanbila harekin. Intxaurrak eta txanponak ematen zizkieten. (ikus Itziar Ajuriaren testigantzaren bideoa)

Elgoibarko Santa Agedari buruzko pasarte gehiago ahotsak.eus-en

Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza