Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

florido pensil ahotsak elgoibarEuskararen Eguna ospatuko dugu abenduaren 3an, eta Euskal Herriko kaleetan eta plazetan ospatuko dugu gainera. Beti ez da horrela izan ordea. Euskarak garai ilunak ere bizi izan ditu, ahotsak.eus egitasmoan jasota dituzten lekukotzek erakusten duten moduan. Euren ume sasoian euskarak eskolan zuen lekuaz dihardute ondorengo bideoetan Bentura Arrieta, Miren Vallejo eta Felix Etxeberria elgoibartarrek.

Bentura Arrietak gerra aurretik ere eskolak erdaraz jaso zituen, baina ikasleen artean euskaraz berba egitea onartzen zieten. Gerraostean, ordea, euskara debekatu egin zuten. Ikus honako bideoan:

Miren Vallejok eskolan euskaraz egiteagatik ez zuen zigorrik ezagutu. Berak izandako maistra asko gogoratzen ditu, denak erdaldunak. Gainera, gaztelerazko idazlan onak egiten omen zituen Mirenek.

Doktrina eskolatik aparte ikasten zuten, abadearekin. Altzolako maisu-maistra eta abadeak gogoratzen ditu. Gerra aurretik ere eskolak erdaraz jaso zituen, baina ikasleen artean euskaraz egitea onartzen zieten. Gerraostean, ordea, euskara debekatu egin zuten. Felix Etxeberriak, berriz, erdararekin arazoak izan zituen eskolan. Ez zuen futbolean jolasten, erdaraz hitz egiten ez zekielako. Berak pilotan edo amuarrainak harrapatzen jolasten zuen. Euskaraz egiten zuenari eraztuna jartzen zioten. Maisua donostiar erdaldun bat izan zutela ere akorduan du.

Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza