Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 ahotsak.eus elgoibar haloween nocrop hErligioak indar eta eragin handia zuen duela 70 edo 80 urte elgoibartarren bizitzan, eta eliza giroko ospakizunek baldintzatzen zuten herritarren bizimodua. Domu Santu eta Arimen Eguneko mezak ziren horietako batzuek. Egun, Halloween jai komertzialak hartu du Arimen Egunaren tokia Euskal Herrian eta munduko beste herrialde askotan, baina, nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?

Elisabeth Aranberri Etxanizek akorduan ditu Domu Santu eta Arimen Eguneko mezak eta ospakizunak. Domu Santu bezperan, sermoia izaten zen elizan. Arimen Egunean, berriz, hiru meza izaten ziren, bata bestearen atzetik."Gu zeruak eta infernuak danak ikusitakoak gera hemen", dio ahotsak.eus-en, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzen diharduen egitasmoaren webgunean, honako bideoan:


•Halloween euskal ohitura
Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Halaxe kontatu diote hainbat lekukok ahotsak.eus-i.

Gaur egungo Halloween komertzialagotik desberdin samar, noski, baina funtsean jai berbera zen: gazte koadrilak elkartu, kalabazak (edo arbiak) hustu, kandelak sartu barruan, kalerik kale ibili beste batzuk beldurtuz... eta guztia ere heriotzarekin estuki lotutako giroan (arimak, fantasmak, hildakoak...). Izara eta maindirez mozorrotzen ziren "ganberroen" ipuinak ere jaso dituzte ahotsa.eus webgunean..

Gaur egungo gehienontzat harrigarria bada ere, 1950. hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen, gure nagusiei egindako elkarrizketetan makina bat aldiz entzun daitekeen moduan. Hona hemen lekukotasunetako batzuk, Orion, Bermeon, Urnietan, Oñatin eta Elduainen jasotakoak:

Arimen egunaz eta Halloween jaiaren tradizio europarraz informazio gehigarria Oier Araolaza antropologo eta dantzari elgoibartarraren ondorengo artikuluetan: Halloween euskal festa bat da eta Halloween resurrection 2012.

Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza