Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 09 30 ahotsak 36gerra elgoibarElgoibarko kaleek 1936ra egin zuten salto duela bi aste, tropak herrira sartu zirenekoa errekreatzeko. Gertakari haiek bizitzea eta sufritzea tokatu zitzaien hainbat elgoibartarren testigantzak jasota daude ahotsak.com-en. Herrian zegoen giroa dute akorduan batzuek eta erreketeak etxean derrigortuta hartu behar izan zituztela beste batzuek.

Tropak Elgoibarren sartu ziren egunean, 1936ko irailaren 21ean, Trenbide kalean eta herrian zer mugimendu zegoen kontatzen du Jose Zuatzubizkarrek ahotsak.com-en jasota dagoen honako lekukotzan. Besteak beste, jendeak trenean ihes egin zuela Bilbo aldera. •Mutikoak errekete batekin lo egin behar
Elgoibartar askok soldaduak etxean hartu behar izan zituzten derrigortuta. Fermin Ruiz De Gaunak umea zela bizi zen babes-etxeko leiho batetik ikusi zituen tropak Elgoibarren sartzen. Ferminek errekete batekin egin behar izaten zuen lo derrigortuta. Jose Antonio Arrietak ere gogoan du nola arrietarrenean lau errekete egon ziren lo egitera.

Hona hemen 36ko Gerraren hasierari buruzko elgoibartarren lekukotza gehiago ahotsak.com-en. Eta hemen, Erich Andress argazkilari alemaniarrak Elgoibarren ataeratako argaazkiak.

Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen

•Miren Vallejoren testigantza

Memoria historikoa berreskuratzen digharduen Elgoibar1936 elkarteak ere jaso ditu gerra garaiko testigantzak. Hona hemen, esaterako, Miren Vallejori eginiko elkarrizketa:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza