Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

ahotsak elgoibar tren geltokiaAzkue bailarako San Roke baserrian jaio zen Josefina Ulazia Etxeberria 1930. urtean. Ume eta gazte denboretan astoa hartuta jaisten zen herrigunera, eta behin, kaletik etxera lasterbidetik astoaz zihoala, trenbidea zeharkatzen hasi eta ikusi zuen trena bazetorrela. “Trenbidia pasatzeko hasi nitzan tiraka, eta astuak ze egin zaban? Jarri holaxe eta kieto parao!”, dio Josefinak ahotsak.eus-en jasota duten pasadizoan. 

Trenbide gainean ez aurrera eta ez atzera gelditu zen Josefina Ulaziaren astoa eta trenak gelditu egin behar izan zuen. Gogoan du ‘Pulman’ deitzen zioten luxuzko trena zela astoa eta beragandik metro gutxira geltitu zena. “Tira egin ez banio haura pasauko zan, baiña neuk ikusi naban, estutu nitzan eta hasi nitzan tiraka katetikan, astuak jarri holaxe hankak... kitto! eta trena geldittu zan”. Susto ederra hartu zuen. “Zelakuak dien astuak. Gauza bat buruan sartzen xate ta... Jo! Hankak ipintzen dittue luze-luze ta adios!”. Hona hemen Josefina Ulaziaren testigantza bideoan

 

Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza