Ahotsak.com

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

karakate ikuspegia urazanditik ElgoibarPako Iriondo ganaduak eta ardiak zaintzen ibiltzen zen gaztetan Karakaten, eta, ahotsak.eus webgunean jasota duten bideo-testigantzan dioenez, Kortazargaina da Elgoibar eta Soraluze artean dagoen mendiaren benetako izena. 

Pako Iriondo Lizarralde (Elgoibar, 1926-2014) Azkue bailarako Tokieder etxean jaio zen eta 18 urte bete arte baserrian denetik egitea tokatu zitzaion. Hala dio ahozko ondarea jasotzen diharduten ahotsak.eus webgunera igota dagoen bideo-testigantza batean. “Soldau jun arte, hemezortzi urte arte edo horrela, ba gari-jotia dala, gari-ebatia dala; souan ba ittulan ganauen aurretikan”, aritu zela dio Pako Iriondok. Ardizaiñian ere egoten zen “Karakate puntia baino pixkat beratxuao”.

Karakate mendiaren jatorrizko izena Kortazargaina dela argudiatzen du Iriondok bideoan. “Batzuek diar itten dute, Plazentzia aldian eta, Muneta. Muneta da Plazentziako alderdirako basarri bat, eta Karakate da Elgoibar alderako basarri bat. Muneta basarrixak jarraitzen deu baiña Karakate basarrixa nik ez nuen ezautu”. Liburu batzuetan Karakate izenaren ordez Kortazargaiña jar zezatela lortu zuela ere azaltzen du Iriondok ondorengo bideoan:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza