Debemenek eta Udalak antolatuta, azken zapatuko feria egingo dute.9:00etatik aurrera Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai Kalebarren plazan. 11:00etan Urazandi elkarteak txirrindulari elkartekoek zabalduko dute txosna, eta 12:00etatik aurrera umeentzako tailerrak egingo dituzte. Eguerditik aurrera, ganadu feria ere egongo da.
12:00: Kanpai-hotsa jaien hasiera adierazteko. 17:00: Mus txapelketa. 25 € bikoteko. 1. saria: 150 € eta txapela. 2. Saria: 100 €. 19:00: Pintxo potea, trikitilariek girotua. 20:30: Lagunarteko afaria San Pedro elkartean. 35 € pertsonako. 22:00: Dj festa, Xabifest dj-ak girotua, goizaldera arte.
EME Emakumeak Automobilismoan elkarteak antolatuta, Etxebarritik Elgoibarrera egingo dute proba.
EME Emakumeak Automobilismoan elkarteak antolatuta, Etxebarritik Elgoibarrera egingo dute proba.
KALE ANTZERKIA: HASPEREN. TAUPADA ANTZEZTALDEA. 19:00 -19:30, Maalako parkean. 19:30- 20:00, San Frantzisko iturrian. 20:00- 20:30, San Bartolome parrokiaren aurrean. Sinopsia: Kaleko ikuskizun honek, borrokaz eta erresilientziaz, desira zapuztuez eta orekabilaketa nekatuezinez lotutako istorioak azalarazten ditu, ikuslea gonbidatzen du begien bistakotik haratago begiratzera, mugatzen gaituzten oztopoak aitortzera eta gure gizarteko enpatia falta zalantzan jartzera. Bizitzari eta naturarekiko errespetuari egindako omenaldia, bestearekiko harremanean gizatasuna berreskuratzeko deia. Zuzendaria: Edurne Lasa. Teknikaria: Joxemari Larrañaga (Larra). Aktoreak: Nerea Cuende, Edu Ayesta, Gorane Ayesta, Ruben Markina, Eire Markina, Ibai Leon, Maria Azpeleta, Elorri Katarain, Rosa Mata, Teresa Arakistain, Joxemari Larrañaga, Edurne Lasa.
Egur Arte tailerreko ikasle helduen lanak jarriko dituzte ikusgai.