Txirristaka Bertsopaper lehiaketako sari banaketa eta Santa Ana jaietarako kartel lehiaketarako sari banaketa egun berean egingo dituzte Mendaron, ekainaren 27an. Udaletxeko udalbatza aretoan, 18:00etan
BH Institutuko ikasleei ikasturte amaierako diplomak banatuko dizkiete.
Kimetz Elkarteak antolatutako Nahaste Borraste proba herrikoia. Partaideek korrika, bizikletan eta zakua lepoan dutela lehiatu beharko dira.
Irailean egingo duten Gararock jaialdiaren atarikoa: Gararock parkean. Gararock taldeak, Uztargi tabernaren, Mendaroko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatuta. Azpilgoetako Santakruzko parkean. John& Sugramas eta Xabier Badiola.
Egur Arte tailerreko ikasle helduen lanak jarriko dituzte ikusgai.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |