Isiltasunaren eskolakoen topaketa. Jose Cruz Igartuak emango du, Kultur Etxeko sotoan
Biraka dantza taldeak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du.
Jolasa kalera aterako dute Jolasian egitasmoaren barruan. Udal Ludoteka, Gaztelekua eta Atxutxiamaikak antolatu dute.
Egur arte tailerrak antolatzen duen kaleko margo lehiaketak 10 urte bete ditu, eta urte horietan saritutako lanen erakusketa antolatu dute. Hilaren 6tik 14ra egongo dira ikusgai koadroak Kultur Etxean, eta nahi duenak lan horiek erosteko aukera ere izango du. Egur Arte Tailerrak lokal berria izango du datorren ikasturtean, eta salmentetatik eskuratutako dirua lekualdatze gastuei aurre egiteko erabiliko dute.