Butan, 2023 / Pawo Choyning / 103 min. 2006. urtea. Butanen erresuma demokraziarantz doa. Hauteskundeak egiteari begira, gobernuak bozketen simulakroak antolatzen ditu, herritarrak ezagutzen ez duten zerbaitetarako prestatzeko. Bitartean, Ura hirian, lama zahar batek monje bati agintzen dio arma bat lor diezaiola, laster egingo den erregimen-aldaketari aurre egiteko. Lortzen duen errifle baliotsua AEBetako arma bildumagile batek bilatzen duen pieza bat da.
Egur Arte Tailerreko ikasleen lanak jarriko dituzte ikusgai Kultur Etxean. Umeen lanak hilaren 4tik 16ra egongo dira ikusgai, eta helduenak 18tik 26ra. Akrilikoak, akuarelak, eskulturak, eskulanak, collage...