Asteazkena, urriak 9

09:00

Txangoa: Legazpira

Elgoibar

Adinekoen hilabetearen barruan, Legazpira irteera egingo dute gaur Elgoibarko jubilatuek. 

Txangoa: Legazpira

Adinekoen hilabetearen barruan, Legazpira irteera egingo dute gaur Elgoibarko jubilatuek. 

18:00

Joste tailerra

Jubilatuen ondoko lokalean, Mendaro | Tailerra

Joste tailerra antolatu du In Leike Kultur Elkarteak, Mendaroko Udalaren laguntzarekin. Hasteko, bilera egingo dute urriaren 9an, josten dakitenak eta joste ez dakitenak elkartu eta tailerrari forma emateko. Han adostuko dute asteko zein egunetan elkartuko diren eta zer ordutegitan.

Joste tailerra Jubilatuen ondoko lokalean

Joste tailerra antolatu du In Leike Kultur Elkarteak, Mendaroko Udalaren laguntzarekin. Hasteko, bilera egingo dute urriaren 9an, josten dakitenak eta joste ez dakitenak elkartu eta tailerrari forma emateko. Han adostuko dute asteko zein egunetan elkartuko diren eta zer ordutegitan.

21:00

La casa en llamas

Herriko Antzokia, Elgoibar | Filma

Espainia 2024 / 105 min. / Zuz. Dani de la Orden  Montse oso hunkituta dago, asteburuan familia osoarekin Costa Bravako Cadaqués bere etxean egotekotan delako. Aspaldi dibortziatuta dago, bikotekide berria du, seme-alabak hazi egin dira eta aspaldi egiten dute bere bizitza hari kasurik egin gabe, baina Montseri ezerk eta inork ez du lortuko animoak izorratzea; denbora gehiegi dago une honen zain, denbora gehiegi du berarekin amets egiten: asteburu hau asteburu aproposa izango da bai ala bai..., horretarako dena erre behar badu ere.

La casa en llamas Herriko Antzokia

Espainia 2024 / 105 min. / Zuz. Dani de la Orden 

Montse oso hunkituta dago, asteburuan familia osoarekin Costa Bravako Cadaqués bere etxean egotekotan delako. Aspaldi dibortziatuta dago, bikotekide berria du, seme-alabak hazi egin dira eta aspaldi egiten dute bere bizitza hari kasurik egin gabe, baina Montseri ezerk eta inork ez du lortuko animoak izorratzea; denbora gehiegi dago une honen zain, denbora gehiegi du berarekin amets egiten: asteburu hau asteburu aproposa izango da bai ala bai..., horretarako dena erre behar badu ere.

18:30
20:30

Egur arte tailerreko ikasleen lanen erakusketa

Kultur Etxea, Elgoibar | Erakusketa

Egur Arte Tailerreko ikasleen lanak jarriko dituzte ikusgai Kultur Etxean. Umeen lanak hilaren 4tik 16ra egongo dira ikusgai, eta helduenak 18tik 26ra. Akrilikoak, akuarelak, eskulturak, eskulanak, collage...

Egur arte tailerreko ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxea