Kalegoen plazako frontoia pilotariz beteta egongo da datozen egunetan -eguraldiak lagatzen badu-, esku pilota edo pala partidak jokatuko baitituzte egunero, eguenetik domekara bitartean.
Sanlok ikasturte amaierako festa egingo du, eta aurten, 25. urteurrenaren harira herritar guztiek hartu ahal izango dute parte.
Kultur Kafeak Mikroantzerki saioa antolatu du. Bi antzerki izango dira: And the Oscar goes to... eta La Carta. Sarrerak 5 euro balio ditu.
Ramon Massats argazkilari kataluniarraren lanak jarriko dituzte ikusgai kultur etxean ekainaren 22ra arte. Astelehenetik zapatura egongo da ikusgati, 18:30etik 20:30era.