Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ekainaren 3an Mendaron eskainiko duten ikuskizunerako sarrerak gaur jarri dituzte salgai. Eta baita De Cuerpo Presente antzerkirako sarrerak ere.
Hilabeteroko kontzertua egin du Elgoibarko Udal Musika Bandak Herriko Antzokian gaur eguerdian. Ohiko kontzertua izan arren bandako zuzendari Txomin Mujikak sorpresa jaso du kontzertuan, izan ere, bere omenez apropos idatzitako martxa bat estreinakoz jo dute.
Morkaikorren Egunaren barruan Elgoibarko Itzulia eta Itzulitxoan parte hartu du gaur 500 lagun inguruk. (argazki-bilduma eta bideoa dauka)
Elgoibarko V. Kaleko Margo lehiaketa egin zuten zapatu goizean Elgoibarko kaleetan eta Jaime Zamakola mendaroarrak eginiko koadroak irabazi zuen lehen saria.
Robotikaren Munduko Olinpiaden saio bat jokatu zuten Bilboko Azkuna Zentroan, joan den maiatzaren 8an, eta lehen saria eskuratu zuen Claudia Arrillaga eta Naroa Rodriguez ikasle elgoibartarrek aurkeztu zuten robotak (bideoa dauka).
Mendaroko Bizi Poza txaranga 1991n sortu zuten Santana jaiak alaitzera instrumentuekin kalera irten ziren hamabi lagunek. Giro bizia zabaldu eta poza banatu dute herrian eta herriko musikariek joan deneko 25 urteotan eta horixe ospatuko dute zapatu honetarako antolatu duten urteurren ospakizunean. (egitaraua dauka)
Elgoibarko Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du Egur arte tailerrak zapaturako, bosgarren urtez jarraian.
Haien sustraiak Galizian dituzten elgoibartarrek urteroko jaia antolatu dute asteburu honetarako. Azken urteotan bezala, Aita Agirre plazan izango dira ekitaldi gehienak, gaur hasi eta domekara bitartean. (egitaraua dauka)
Plazatik Gaztetxera sariketaren finalaurrekoa jokatu zen joan den asteburuan Markina-Xemeinen, eta finalean abesteko txartela eskuratu zuen Iñigo Zubiaurre “Beitxi” bertsolari mendaroarrak, Eli Pagola (Erenotzu, 1995) bertso-bikotearekin batera.
Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak denboraldiko azken partida jokatu zuen aurreko zapatuan Olaizagan, Romo taldearen aurka. Partidaren amaieran taldea lagako duten Mikel Izeta, Gorka Garate eta Asier Cordon Kapi omendu zituzten taldekideek eta zaleek.
Morkaikoren Eguna antolatu du Morkaiko mendi taldeak maiatzaren 14rako, seigarren urtez jarraian. Aurreko urteetan moduan, Elgoibarko Mendi Itzuliak, itzulitxoak eta Finalista Eguna batera egingo dituzte.
Marokoko basamortuan mendi bizikletaz egiten den Titan Desert lasterketari buruzko Ametsak haretzan izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dute Mendaroko San Agustin kulturgunean, barixakuan.
Gaur arratsaldean banatu dituzte CAF-Elhuyar sariak Tabakaleran. Antton Alberdi elgoibartarrak egilearen doktore tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria eskuratu du, Non hegoa, han zangoa: saguzar belarrihandi alpetarren arrastoari jarraika izeneko lanagatik.
San Ignazio kalea trafikoarentzat itxita egongo da eguen eta barixakuan (maiatzak 12 eta 13), kalean egin behar dituzten konponketa lanak direla-eta.
Egur arte tailerreko ikasleen lanekin osatutako erakusketa zapatura arte (maiatzak 14) ikusteko aukera izango da Elgoibarko Kultur Etxean.
Elgoibarko Izarrako dinamizatzailea den Imanol Larrañagak Hamaika telebistako saio batean hartu du parte, beste hiru lagunekin batera, euskalgintzak egun bizi duen egoeraren gainean. (bideoa dauka)
Zubietan egin asmo duten erraustegiak ekarriko dituen kalteez ohartarazi du Elgoibarko EH Bilduk eta gauza daitezkeen alternatibak egon badaudela nabarmendu dute prentsa ohar bidez. Era berean, EH Bilduk antolatuta, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek hitzaldia eskainiko dute gaur (maiatzak 11) Elgoibarko Kultur Etxean.
Viento Sur saskibaloi taldeak 14 puntuko aldea gainditu beharko du barixakuan Irunen jokatuko den igoera kanporaketako itzulerako partidan. Elgoibartarrek 51-65 galdu zuten, joan den zapatuan, Olaizagan jokatutako joaneko partidan. Irundarrek sartu zituzten zortzi hirukoak erabakigarriak izan ziren.
Ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzen aritu dira 236 ikasle Elgoibarren ikasturte honetan. Eguazten honetan, maiatzaren 11n, kurtso bukaerako bertso jaialdia eskainiko dute, bi saiotan, Elgoibarko Herriko Antzokian.
![]() |
![]() |
Jesus Cortiñas Andrade artista plastikoak Transito-Igarotzea argazki erakusketa jarriko du ikusgai Bilbon, maiatzaren 13tik 21era bitartean. Erakusketan ikusi ahal izango diren hainbat argazki Elgoibarren atera ditu, Sigmako oinezkoentzako pasabidean, hain justu ere.
Defí De La Rhune kilometro bertikala jokatu zen zapatuan Larrun mendian, Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Kopako lehen proba. Lizarpe taldeko Iban Murua eta Ainhoa Lendinez elgoibartarrak bigarren postuan sailkatu ziren, gizonezkoetan bata eta emakumezkoetan bestea. Gainera, Euskadiko Kopako liderra da Lendinez.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak 2016ko diru-laguntza hitzarmena sinatu dute eguerdian. Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio elkarteari euskara sustatzeko eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko.
Bruno Guerrero elgoibartarra Atrapame si puedes (ETB2) telebista lehiaketan parte hartzen ari da asteon, astelenetik barixakura.
Mikel Markez abeslariak maiatzaren 18an Elgoibarren eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu dela jakinarazi dute antolatzaileek. Markezek arazoak ditu ukalondoan, eta igeltsoa jarri diote. Beraz, ezin du gitarra jo. Osatzen denean kontzerturako data berria jarriko dutela gaineratu dute antolatzaileek.
Enpresen Arteko 9. Lasterketa jokatu zuten atzo (maiatzak 8) Donostian. Ia 2.000 lagunek hartu zuten parte 457 taldetan banatuta, tartean Elgoibarko eta Mendaroko hainbat enpresetako beharginek. Eroski enpresa ordezkatu zuten Arriola ahizpa elgoibartarrek lehen postua lortu zuten emakumezkoetan.
Gaur, zapatua, goizean Maalara gerturatu direnek musika, dantza eta abestiz gozatzeko aukera izan dute. Izan ere, Donostia 2016ren baitan Emusik jaialdia egin dute. (argazki-bilduma dauka)
Taupadak eta Elgoibar 1936 taldeak Elgoibar guztia inplikatu nahi dute tropa frankisten sarrera irudikatzeko egin nahi duten herri errekonstrukzioan. Atzo egin zuten lehen bilera irekira hainbat lagun batu ziren.
![]() |
![]() |
Maiatzaren 7an askotariko musika entzun ahal izango da Elgoibarren. Goizeko Emusik jaialdiaren ostean, gauean, Neighbor eta Jon Gurrutxagak kontzertua egingo dute Sutegixan.