Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak haur, gazte eta helduentzako Udako Irakurketa Gida prestatu du, beste behin ere. Guztira 30 liburu gomendatzen dituzte.
Imanol Garaizabal elgoibartarrak Europako Raid Txapelketan hartuko du parte lau lagunek osatutako taldearekin. Kataluniako Aran bailaran jokatuko da txapelketa uztailaren 18tik 24ra bitartean. Garaizabal sasoi puntu onean ailegatuko da urte guztia prestatzen aritu den probara. Izan ere, joan den uztailaren 2an Ibarraldea Abentura Raidaren estreinako edizioa irabazi zuen, Iparraldeko Raid abentura Ligaren barruan. Ligako seigarren proba, Debabarrenako II. Raida, Elgoibarren jokatuko da irailaren 24an.
Kadete mailako Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu dute joan den asteburuan Granollersen. Mintxeta Atletismo Taldeko ordezkari Martin Hernandez Beitiak 600 metroko proban hartu zuen parte eta urrezko domina eskuratu zuen. Nerea Sasiain Urangak ere hartu zuen parte 300 metroko lasterketan, baina ez zuen finalerako sailkatzea lortu.
Sigma auzotik irteten ari zen auto batek eta 634 errepidean Eibarrerantz zihoan beste batek elkar jo eta istripu larria izan dute 20:00akm inguruan.
Espainiako selekzioak agur esan dio Moskun jokatzen ari diren junior mailako Munduko Eskubaloi Txapelketari. Suediak kanporatu ditu espainiarrak final-zortzirenetako partida 13-29 irabazita. Hortaz, amaitu da munduko txapelketa Nora Kortaberriarentzat.
Elgoibar Ekinean! izeneko egitasmoaren helburua ideia ekintzaileak sustatzea dela jakinarazi du Elgoibarko Udalak, herrian enpresa jarduera berrien ekimena bultzatzeko. Onuradunak, ostalaritza izan ezik, edozein jarduera ekonomikoren baitan enpresaren bat osatzen duten eta oinarri arautuetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira.
Ehunmilak probaren barruan, Marimurumendi mendi maratoia jokatu zuten domekan. Ibilbide osoa elkarrekin egin ostean, Beasaingo helmugara besarkatuta sartu ziren Andrea Garai eta Ainhoa Lendinez. Goierriko Bi Handiak proban, berriz, bederatzi elgoibartarrek amaitu zuten proba eta erretiratu egin behar izan zuen Ehunmilak lasterketan parte hartu zuen elgoibartar bakarrak, Iban Fernandezek. Elgoibarren lan egiten duen Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi zuen 168 kilometroko ultra trail lasterketa.
C.D. Elgoibarko zuzendaritza berriak jakinarazi duenez, zabalik dago Futbol Eskolan izena emateko epea. Nabarmendu dutenez, domekatik eguaztenera pasa dituzte entrenamendu egunak. Era berean, izena emateko kuota 100 euroan merkatu dute.
Atzo eraitsi zuten Ziziliongo pasabide zaharra. Langileek zubia eskuz zatitu ondoren, zati bakoitza garabiaren laguntzaz jaitsi zuten.
Hodiz beteta zihoan kamioi batek istripua izan du A8 autobidean, Elgoibar parean eta errepideko erdibitzailearen gainean gurutzatuta gelditu da. Arregitorre eta Erretsundi batzen dituen zubipean izan da istripua eta herritar asko gerturatu dira istripuaren ondorioak ikustera.
Pregoia, txupinazoa, entzierroa eta txaranga. Elgoibarren eta Mendaron egin dituzten San Fermin Txiki Egunetan detaile guztiak izan dituzte kontuan. (bideoa eta argazki-bilduma dauzka)
Kalean bizi diren edo bazterketa arriskuan dauden gazte migratzaileekin lan egiten duen Kolore Guztiak Elkarteak harrera pisu bat dauka Mendaron. Elkarteko kideek gazteekin egiten diharduten lana ezagutzera emateko jaia antolatu dute datorren zapaturako (uztailak 9). “Gazteek harrera egin dioten herriari zerbait eskaintzeko ere balioko du antolatu dugun festak”, azaldu dute.
Bailarako 19. Futbol 7 Txapelketako final-laurdenak jokatu zituzten atzo (uztailak 5) Mintxetan eta Unben. Honako hauek dira finalerdietarako txartela lortu duten lau taldeak: Roketxe Crew, E.G.S., Mas Que Olaso eta Vater De Munich.
40-15 Tenis eta Padel elkarteak antolatutako 9. Tenis eta Padel txapelketako finalak jokatu zituzten Mintxetan asteburuan.
Olaizaga kiroldegia itxita egongo da abuztuan, instalazioen mantentze eta garbiketa “lan sakonak” egin nahi dituztela jakinarazi baitu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Olaizaga itxita dagoen bitartean, patronatuko bazkideek Eibarko Orbea Kiroldegiko igerilekua erabili ahal izango dute.
Elgoibarko Udalak ongi etorria egin die uztaileko auzolandegian parte hartuko duten hamasei gazteei. Atzo iritsi ziren Elgoibarrera eta hilaren 18ra arte egongo dira. Bi zeregin izango dituzte: alde batetik, mendi bideetako balizatua aztertu eta hobetzeko lanetan jardungo dute; bestetik, Pedro Mugurutzako eskola zaharrean lokal bat egokituko dute grafiti tekniken bidez.
Hasierako sustoa pasatu ondoren hitz egin du BARRENek Alizia Txurruka elgoibartarrarekin, Istanbulgo atentatuak gertatu eta ordu gutxira. “Ondo gaude, orain arte egon naiz oso nerbiosa eta oso tensa”, adierazi du.
Anaitasuna Kanku Eskolak antolatuta, arte martzialen erakustaldia egin zuten zapatuan Maalako parkean eta 80 lagun inguruk hartu zuten parte.
San Pedro Eguna ospatu zuten Idotorben eguazten honetan. Usadio zaharrari eutsiz, santuaren irudia atera zuten prozesioan eta meza ospatu zuten gero. Atseden egun izango da gaur, baina barixakuan izango dute segida festek.
Sanlo kirol taldeak jakinarazi duenez, bosgarren Eskubaloi Kanpusean parte hartu behar duten gaztetxoen gurasoentzako bilera egingo dute eguenean, hilaren 30ean. Era berean, bazkideen batzar nagusia egingo du Sanlok barixakuan, uztailaren 1ean.
San Pedro jaien baitan, Euskadiko eta Nafarroako Cross Country Motor Txapelketako proba puntuagarria jokatu zuten domekan Idotorbe eta Saturixo bailaretan barrena. Markos Beraza nafarrak irabazi zuen proba eta sailkapen nagusiko liderra den Josu Artola amezketarra sailkatu zen bigarren postuan.
Azkue bailarako San Roke baserrian jaio zen Josefina Ulazia Etxeberria 1930. urtean. Ume eta gazte denboretan astoa hartuta jaisten zen herrigunera, eta behin, kaletik etxera lasterbidetik astoaz zihoala, trenbidea zeharkatzen hasi eta ikusi zuen trena bazetorrela. “Trenbidia pasatzeko hasi nitzan tiraka, eta astuak ze egin zaban? Jarri holaxe eta kieto parao!”, dio Josefinak ahotsak.eus-en jasota duten pasadizoan.
Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dute Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroa. 10 orduko ikastaroan irakasleak Gotzon Barandiaran idazle eta musikazalea eta Rafa Rueda musikaria izango dira. Izen ematea zabalik dago.
Elgoibarko aire libreko zinema emanaldien 32. edizioa barixakuan, uztailaren 1ean, hasiko da. Berrikuntzekin dator aurtengo zinema zikloa, filmak bereizmen handian eskainiko baitituzte, Blu-Ray formatuan, eta horretarako pantaila berri bat estreinatuko dute.
Hiru eta hamabi urte bitarteko 384 umek (batzuek bi txandatan) hartuko dute parte Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Udal Ludotekak aurtengo udaldirako antolatu duten eskaintza bateratuan. Gaur izan dute lehen eguna eta uztailaren 22ra bitartean aisialdi jarduerak egongo dira Elgoibarren adinaren araberako lau programa eta txanda ezberdinetan banatuta.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Campusa hasi dute gaur. Lau astez, kirola eginez pasatuko dituzte goizak 220 haur eta gaztek.
EAJ izan da alderdi bozkatuena Elgoibarren, beste behin ere, 1.834 botorekin (%32,58), 2015eko abenduko hauteskunde orokorretan baino 162 boto gutxiago jaso dituen arren. Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak 1.337 boto lortu ditu. Podemosek (1.243) eta IUk (106) abenduan lortu zituzten botoak zenbatuta (1.349 boto) baino 12 boto gutxiago jaso ditu, hain justu ere. EH Bilduk 1.097 boto jaso ditu, orain sei hilabete baino 170 boto gutxiago.
Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak lortu ditu boto gehien Mendaron: 290 boto (%32,01). Joan den abenduko hauteskunde orokorretan baino 30 boto gehiago eskuratu ditu. EAJ alderdia izan da bigarren bozkatuena 285 botorekin (%31,46), orain zazpi hilabete baino 32 boto gutxiago.