Altzolako San Juan Bautista eliz-parrokia zaharberritzeko lanak amaitu dituzte, eta hainbat hilabetez itxita egon ostean, domekan (azaroak 6) irekiko dute berriz. Eliza berritua inauguratzeko ospatuko duten mezan Jose Ignacio Munilla Donostiako Gotzainak hartuko du parte. Egun berean Angel Bazterretxea apaizaren agur mezan ere hartuko du parte Munillak, Mendaron.
Trenbide kaleko 7tik 23ra tartean eta Bernardo Ezenarro kaleak asfaltatzeko lanek eragina izango dute trafikoan, azaroaren 7tik 11ra bitartean.
Sortuk alderdiko zuzendaritza nazionala osatzeko proposamena aurkeztu du gaur, eta idazkari nagusi izateko Arnaldo Otegi elgoibartarra proposatu dute.
Ongarri Argazki Taldeak eta Elgoibarko Kultura Sailak antolatuta, Juana Arlegui (Iruñea, 1955) eta Susi Jorge Romaratezabala (Zumarraga, 1971) argazkilarien Dos argazki erakusketa egongo da ikusgai Kultur Etxean. Barixakuan (azaroak 4) zabalduko dute eta bi egileek hartuko dute parte aurkezpenean.
Arkeolan Fundazio arkeologikoak "Elgoibar Erdi Aroan" izeneko bisita gidatua eskainiko du zapatu honetan (azaroak 5). Aurkikuntza arkeologikoetan oinarrituta, besteak beste, 2001ean San Bartolome kalean egin zituztenak, Elgoibarko herriaren sorrera eta hiribilduak Erdi Aroan zuen itxura ezagutzera emango dute. Doakoa izango da.
Morkaikoren udazkeneko mendi emanaldien barruan, Bilbao Mendi Film Festibala Elgoibarrera ekarriko dute gaur, azaroak 2. Eskalada eta eskiari buruzko hiru film eskainiko dituzte Herriko Antzokian.
Mintxeta Atletismo taldeak antolatzen duen Juan Mugertza Nazioarteko krosa eta beste hainbat kirol ekimen diruz laguntzeko hitzarmena adostu dute Mintxetak eta Elgoibarko Udalak, beste lau urterako, 2016tik 2019ra.
Ongarri zine klubak Sparrows film islandiarra eskainiko du eguen honetan Elgoibarko Herriko Antzokian. Film honek Donostiako 63. Nazioarteko Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen iaz.
Erligioak indar eta eragin handia zuen duela 70 edo 80 urte elgoibartarren bizitzan, eta eliza giroko ospakizunek baldintzatzen zuten herritarren bizimodua. Domu Santu eta Arimen Eguneko mezak ziren horietako batzuek. Egun, Halloween jai komertzialak hartu du Arimen Egunaren tokia Euskal Herrian eta munduko beste herrialde askotan, baina, nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?
Elgoibarko Urnobitza Kirol Klubeko hiru pilotuk, tartean Aitor osoro elgoibartarrak, hartu dute parte International Six Days of Enduro proban, Los Arcos herrian, Nafarroan. 33 herrialdetako 600 pilotutik gora batu zituen mundu mailako enduro proba garrantzitsuenak, Enduro Olinpiadak.
Kalegoen plaza jendez gainezka zegoela jokatu zuten hirugarren Pala Misto Txapelketako finala, barixakuan. Txapelketako estreinako edizioan gertatu zen bezala, Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak lortu zuten garaipena.
“Gazteen topagune gisa erabiltzen diren lokalak arautzen dituen Udal Ordenantza” berria onartu du Elgoibarko Udalak. Bizikidetza protokolo bat ere sortu dute eta gazteentzako lokalen erregistro bat ere egin nahi dute.
Udalaren tasa eta zerga gehienak izoztea erabaki zuen atzo Elgoibarko Udalbatzarrak, azken lau urteetan egin duen bezala. Salbuespenak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta Zaborraren tasa izan dira.
Hileko azken antolatu dute Udalak eta Debemenek zapaturako (urriak 29), eta oraingo honetan Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak jarriko du txosna. Era berean, umeentzako talo tailerra egongo da.
Antzezlanaren jatorrizko bertsioa taularatu eta hogei urtera, emakumeen ikuspegitik estreinatu du Tanttaka Teatroak El Florido Pensil obra, eta barixakuan (urriak 28), Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko dut.
Elgoibarko Merkatu Plazako saltzaileek antolatuta, magia ikuskizuna eskainiko du Txoborro magoak barixakuan (urriak 28). Amaieran txokolatada eskainiko dute.
Elgoibarko III. Pala Misto Txapelketako finalaurrekoak jokatu zituzten atzo, eguaztena, eta argitu da barixakuko finala jokatuko duten bi bikoteak zein izango diren.
Joan den uda hasieran Alpeetan barrena ibili ziren Joseba Elustondok eta Jon Garatek “You´ll never walk alone” izeneko emanaldian azalduko dituzte euren bizipenak, gaur eskainiko duten saioan.
2017ko Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketako irabazleak zein izan diren jakitera eman dituzte antolatzaileek. Era berean, nabarmendu dute sekula baino argazki gehiago aurkeztu dituztela aurtengo lehiaketara.
Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan jarriko den eskultura aurkeztu du gaur, Bilbon, Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok. Joan den udan deitutako ideia-lehiaketa irabazi duen Iñigo Arregi (Arrasate, 1954) eskultorearen lan bat jarriko dute kolunbarioaren sarreran. Kolunbarioa eraikitzeko lanak aste honetan bertan hasi dituzte Olasoko hilerrian.
Bi udal langileri eginiko erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute Elgoibarko Udaleko langileek eta ordezkari politikoek Kalegoen plazan.
Diagonale des Fous ultra traila (167 km.) jokatu dute asteburuan Reunion uhartean. ‘Eroen zeharkaldia’ moduan ezaguna ere baden proba munduko ultra lasterketa gogorrenetarikoa eta zaharrenetarikoa da.
Lasterketa bertikalen Euskal Herriko Kopa liderrak, Iban Murua Rodrigo elgoibartarrak, ez zuen hutsik egin Kopako azken proban eta garaipena eskuratu zuen atzo Araia Aratz Kilometro Bertikalean. Ainhoa Lendinezek ez zuen azken proban parte hartu, baina hala ere Kopako txapeldunordea da.
Patxi Lopez lehendakaria izan zen garaian SPRIko goi kargudun baten posta elektronikoan sartu eta espioitza informatikoa egin izana onartu du Anton Zubiaurrek. Fiskalak sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Mendaroko alkate ohiarentzat.
Elgoibarko 41. Jardunaldi Mikologikoak antolatu ditu Karakate elkarteak aurten. Asteburuko ekintzen ostean, 5 eta 14 urte bitarteko ia 300 eskola ume pasa dira gaur Kultur Etxeko sototik, perretxiko erakusketa ikustera.
Jose Gurrutxaga Ondarza atleta elgoibartarra hil zen atzo, hilak 23, 95 urte zituela. Martitzenean egingo dute Gurrutxagaren aldeko hileta meza.
Azken urteotan bezala, artisau azoka antolatu du Udaleko Kultura Sailak biharko. Aurten Maalako parkean izango da.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 2016ko Joxe Mari Korta Sariak banatu ditu, eta saridunen artean Jesus Bilbao elgoibartarra dago. Aurten makina-erremintaren, etxeko altzarien, ekitaldi-zerbitzuen eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko gizon-emakumeak saritu dituzte.