Harrera herria izan da historikoki Elgoibar. Industria herria izanik, lanera etorri zen jende asko hartu zuen industrializazioaren garaian, eta jatorri askotariko herritarren bilgune izan da gure herria. Gaur egun ere, iristen dira lan bila, baina turismoa eginez Euskal Herria ezagutu nahi duten atzerritarrak ere ikusten ditugu tarteka. Azkena Asia erdialdetik etorri da, Kirgizistandik, hain zuzen ere. Veñera Urbaeva da, eta Bianca Maritxu Neff Uribe euskal jatorriko amerikarraren bitartez iritsi da gurera. Istorio luzea da. Veñerak berak eta Biancaren ama Mariasun Uribe Beristainek azaldu digute.
Puerta del Rey mendi lasterketa jokatu zuten aurreko asteburuan Cañete herrian (Cuenca, Espainia). Hainbat distantziatako probak batzen ditu probak, eta horietako bitan hartu zuen parte Laura Rodriguez elgoibartarrak, gauez jokatu zuten erlojuz kontrakoan eta 27 kilometroko trailean.
Musika Eskolakoen kalejirarekin hasi dira gaur arratsaldean inauteriak Elgoibarren. Musika Eskolako txarangaren erritmora joan dira musika eskolako ikasleak kalejiran. Lekuederretik Maalara, eta ondoren Kalegoen plazara, berriz ere musika eskola aurrean amaitzeko.
Bi hilabete inguru pasa dira Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioa amaitu zenetik, eta ariketa horrek Elgoibarren eman duenaren balorazioa egin du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak.
URA Uraren Euskal Agentziak amaitu ditu Mendaroko Garagartza auzoan erreka bazterreko petrila altxatzeko hasitako lanak. 71,51 metroko luzeeran desmuntatu dute petrila hamabi metroko kuotara berdintzeko.
UKT Urolako Komunikazio Taldeak argitaratzen duen GUKA gehigarriko protagonistak dira Andres eta Uxue Alberdi aita alabak. (bideoa dauka)
Elgoibarko Udalak, abuztuko jaietan zein Gabon Zahar egunean egindako balorazio positiboaren ostean, gaueko taxi zerbitzua eskainiko du inauterietako zapatuan.
Herriko eragileek egitarau zabala prestatu dute inauteriak ospatzeko. Eguen Zuri Egunean, otsailaren 16an, hasiko dira ekintzak Musika Eskolakoen kalejirarekin, eta barikuan izango da Ikastolakoen Euskal Inauteria.
Gipuzkoako industria-enpresen lehen energia-komunitatea sortu dute Eibarren, Azitaingo industrialdean: TEK Azitain Tokiko Energia Komunitatea.
Hainbat espezie autoktonotako beste 500 zuhaitz landatzera deitu du Elgoibarko Baso Biziak elkarteak otsailaren 25erako. Denboraldiko azken landaketa handia izango dela jakinarazi dute.
Eibarko eta Ermuko sukaldari batzuek sortu zuten Zaporeak ekimena Greziako errefuxiatuei jaten emateko. Azken edizioetan Elgoibarren ere egin dute janari bilketa, eta aurten Debabarreneko herri guztiek hartuko dute parte.
Santa Klara kaleko aire libreko kantxa berritzeko lanak hasi ditu Udalak. Guztira 680 metro koadroko eremua berrituko dute eta 31.615 euroko (BEZ gabe) aurrekontua dute lanok.
Udal Brigada Elgoibarko hainbat gune presiozko ura eta hidro garbiketa makina bidez ari da kaleak garbitzen. Geminis parkea, Jausoro ingurua, Artetxe auzoa eta Giza Eskubideen Parkea garbitu dituzte dagoeneko.
Elgoibar Igeriketa Taldeko alebin eta benjamin mailetako igerilariek Eibarren eta Azkoitian izandako jardunaldi banatan hartu zuten parte joan den zapatuan, otsailaren 11an.
Euskal Herrian jokatzen den mendiko eskiko proba bakarra da Bandres Karolo Memoriala. Hiru urtean jokatu gabe egon eta gero, aurreko asteburuan itzuli zen proba Izabara, Euskal Herriko mendi-eskiko bakarkako txapelak jokoan zirela. Mayi Mujika eta Ainhoa Lendinez aurrenekoekin lehian ibili ziren.
Zubi Ondo xake taldeak Juan Mugertza kalean duen egoitza berritu eta handitu du Elgoibarko Udalak. Era honetan, egoitzan bertan antolatu ahal izango dituzte orain arte herriko beste kokaleku batzuetan antolatu behar izaten zituzten txapelketak, parte hartze handienetakoak bereziki.
Go!azen 9.0 ETB1-eko telesaileko gazteen zuzeneko emanaldia izango da Elgoibarko Herriko Antzokian, martxoaren 17an. Elgoibarko Udalak emanaldiaren saio bat antolatu zuen, eta 30 minutuan agortu ziren sarrerak, aurreko zapatuan egin zuten aurre salmentan. Bigarren saio bat antolatu du Udalak.
Atzo, astelehena, sei erakundetako ordezkariak, tartean Elgoibarko Udalekoak, Soraluzen izan ziren, Debabarrena Berritzen proiektua aurkezten. Egoera zaurgarrian dauden 30 urtez azpiko gazteak laneratzen laguntzea du helburu proiektuak. Horretarako, formazioa, orientazioa eta kontratazioa emango diete gazteei.
Bizipoza elkarteak 'Mundu Berri Bat Guztiontzat 3' izeneko diskoa kaleratu berri du. Elkartea osatzen duten 11 elkarteren kantu eta bideoklipak jasotzen ditu, tartean Nuala elkartearena (Laku bat), euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortutakoak. Azkoitiko Bulego musika taldeko Tomas Lizarazu abeslariak jarri dio ahotsa Nualako kideak protagonista diren bideoklipari.
Mendaroko Ameikutz musika eskolan gitarra ikasten diharduten lagunek kontzertua emango dute asteazken honetan, otsailaren 15ean.
Sinuöse kolektiboko kide Patxi Zabaletak eta Iban Urizarrek prest dute inauterietarako prestatu ohi duten emanaldia. Kontzertu berezi honen 27. ekitaldia izango da aurtengoa.
Inauteriak badatoz eta Mendaron prest dute mozorroen festarako egitaraua. Arno guraso taldeak playback saioa antolatu du zapaturako eta zabalik dago izena emateko aukera.
Bertso-eskolarako izen-ematea irailean zabaldu zuten arren, proiektu honetan parte hartu nahi dutenek ikasturte osoan izango dute izena emateko aukera.
Elgoibarko Derry Darts "Paquetes N1" taldeak Makina elektronikoen modalitateko Phoenix Darts Espainiako dardo txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu du.
Mendirako ere egun dotorea eduki zuten atzo umeentzako eta familientzako mendi irteeran parte hartu zuten lagunek.
Txankakuak 1.800 euro zozkatu zituen urtero Eguberrietan egiten duten zozketan, 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari. Gaur banatu dituzte sariak.
Eskuko telefonorako aplikazio berri biren berri ematera gatoz gaur. Hitanoa ikasteko aukera ematen du batak (Appa hi!), eta emakumeei dagokien aitortza egiteko sortu dute bestea (EmariAPP).
Debemen elkarteari 17.300 euroko laguntza eman zion iaz Elgoibarko Udalak herrian egin zituzten hamabi azoka antolatzeko.