Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia Bidegik jakinarazi duenez, Arriaga auzoko ordainlekuan segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte, zehazki, zoru ez labaingarria jarri dute. 2014an ia 3 milioi ibilgailu igaro ziren ordainleku horretatik.
Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatuko ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak abenduaren 21ean. Ekitaldi hasieran pilotari buruzko mahai ingurua antolatu dute eta goi mailako lau pilotari gonbidatu dituzte solasaldira: Aimar Olaizola, Juan Martinez de Irujo, Jokin Altuna eta Iñaki Artola.
Gauzak nola aldatu diren -edo ez diren- ikusteko tresna paregabea da Ahotsak. Arlo guztietan, eta baita euskararen ingurukoetan ere, noski. Elgoibarko euskararen egoerari buruzko pasarte eta bideo dezente dituzte jasota ahotsak.eus web orrian.
Pedro Migel Urruzuno kaleko 10. zenbakiko atariaren aurka jo du ibilgailu batek bart goizaldean. Gertakariaren lekutik alde egin badu ere, etxearen aurka jo zuen autoaren jabea zein den jakitea lortu du Udaltzaingoak.
Elgoibarko EHBilduk jakinarazi duenez, Eskualdeko Enplegu Plana kudeatzeagatik 14.000 euroko sarrera izango du Udalak, eta proposatu dute diru-sarrera hori enplegua sustatzeko erabiltzea.
Haur eta gaztetxoen neguko oporraldia gainean dugun honetan, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika eta Udalaren Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak aisialdirako egitarau zabalarekin datoz. Txokoak, irteerak, kontzertuak, film emanaldiak, kotilloiak eta abar luze bat eskaintzeko lanean ari dira hiru eragile horiek. (agenda dauka)
Jose Julian Marquezek orain dela 3.500 urte inguruko aizkora aurkitu zuen umetan, Elgoibarko Morterika errekan. Erreminta-makinaren hiriburuan aurkitutako metalezko erremintarik zaharrena da.
Dena prest barixakuko (azaroak 27) eta zapatuko elikagaien bilketarako. Elgoibarko talde eta erakunde ugarik indarrak batu dituzte Gipuzkoako Elikagai bankuarentzat bilketa lanetan jarduteko eta lankidetza horrek frutuak eman ditu janaria batzen hasi aurretik: Elgoibarren boluntario lana egiteko ehun lagunek baino gehiagok eman dute izena. Sanlok eta C.D. Elgoibarrek ere bat egin dute kanpainarekin.
Azaroaren 25a emakumeenganako indarkeriaren kontra agertzeko eguna izan zen mundu zabalean. Aldarrikapen horrek Elgoibarren eta Mendaron ere izan zuen lekua. Era berean, Elgoibarko Udalak genero indarkeriaren Elgoibarko datuak jakinarazi ditu. Zenbatutako tratu txar kasuek behera egin dute.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aintzat hartu ditu Bateragune auzian Espainiak Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikulua urratu zela dioten alegazioak. Horregatik eta gai hau aztertzea erabaki du. Estrasburgoko auzitegiak gaur kaleratutako ebazpenean, atzera bota du Otegi eta ezker abertzaleko beste lau kide kartzelan sartzeko epaimahaiaren inguruko inpartzialtasun ezari buruzko eskaera.
Espainiako Hauteskunde orokorrak abenduaren 20an izango dira, eta gaur, Elgoibarko hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa publikoa egin dute, udaletxean ospatu den udalbatzarrean.
Anateusk elkarteak eta Elgoibarko Udalak antolatuta, After Thomas filma eskainiko dute eguen honetan, hilak 26, Herriko Antzokian. Nuala Gardner eskoziarrak idatzitako A Friend Like Henry liburuan oinarritutakoa da filma. Txakurren laguntzarekin egiten den lan terapeutikoan eta desgaistasuna duten pertsonen integrazioaren aldeko borrokan aitzindaria da mundu mailan Gardner. Elgoibarko Udalak harrera egin zion atzo.
Mufomi Fosil eta Mineralen museoa 1993. urtetik dago Artetxe kalean, baina ez da ezagunegia herritarren artean. Haizea emakume taldeak museoa ezagutzeko bisita gdatua antolatu du eguenerako. Pello Arrieta historialari elgoibartarrak gidatuko du bisita eta museo inguruan egon ziren lantegien historiaren berri ere emango du.
Zapatuan (azaroak 28) egingo duten Beitxu, beitxu! kantuan oinarritutako lip-dub-erako motorrak berotze aldera, bideo labur bat zabaldu du Elgoibar365 ekimenak. Joan den zapatuan egin zuten entsegu orokorreko irudiak erabiliz, 11 segundora ekarri dute ia bederatzi minutuko lib-dub-a.
Kaleak oinezkoentzat berreskuratzeko asmoz, aurten ere mugikortasun iraunkorraren astea antolatu du Elgoibarko Udalak, eta erdiguneko kaleak trafikoarentzat itxita egongo dira azaroaren 30era arte. Aukera aprobetxatuz, 60 + ekimeneko lagunak Mintxetatik herrigunera jaitsi dira, eta herriguneko kaleetan barrena egin dute martitzenero eta eguenero Mintxeta inguruan egin ohi duten ibilaldia.
Euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dutenei eta egin nahi duten herritar guztiei, euren inguru hurbilean aldaketak sustatzeko tresna da Akuilari izeneko telefono mugikorretarako aplikazioa. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak sortu du.
Errigora ekimena pozik agertu da azken kanpainak Elgoibarren izan duen harrerarekin. Guztira, Nafarroa hegoaldeko elikagaiez osatutako 97 saski saldu ditu Elgoibarren.
Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa 25. ediziora ailegatu da aurten. Abenduaren 14tik 20ra bitartean udaletxeko pleno aretoan jokatuko dituzte partidak nazioarteko hamar xakelarik, eta horien artean izango da Gustavo Barrenetxea elgoibartarra, hirugarren urtez jarraian.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Mendaroko Udalak. Eguaztenerako (azaroak 25) prestatu dituzten ekintzetan ETB1eko Gu Ta Gutarrak saio arrakastatsuko partaideetariko batzuen laguntza izango dute. Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak ere hainbat ekintza antolatu ditu.
Elgoibarko udalbatzako kideek eta zenbait herritarrek hartu dute parte Bamakon, Maliko hiriburuan, joan den barixakuan egin zuten atentatua salatzeko bost minutuko kontzentrazio isilean.
Jokin Muñoz mendaroarra gailendu zen joan den zapatuan jokatu zuten Alkortako 10. Igoeran. Ion Revert sailkatu zen bigarren postuan, eta Unai Etxeberriak osatu zuen podiuma. (sailkapena eta argazki bilduma dauzka)
Emakumezkoen senior mailako Euskadiko Eskubaloi Selekzioaren deia jaso du Nora Kortaberria Bilbao (Elgoibar, 1997) eskubaloi jokalariak. Zarautzeko Aiala taldean jokatzen du Kortaberriak, Espainiako Emakumezkoen Ohorezko Mailan. Eskubaloiarekin jarraituz, Eskubaloi Eskolaren neguko kanpaina jarri du martxan Sanlo kirol-taldeak.
Ikastolako ikasleek goizean goizetik girotu dituzte Elgoibarko kaleak, gaur. Berez, Santa Zezilia eguna domekan izango denez, Ikastolak barixakura aurreratu du ospazkizuna. 08:30ean ekin diote instrumentuak jotzeari eta kantatzeari Kalegoen plazan. Gero, handik, ikastolako bidea hartu dute.
Azaroaren 22a da Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna. Hori dela-eta barixakuan, azaroaren 20an, hasita musika jarduerak egingo dituzte Elgoibarren. Mendaron joan den martitzenean ospatu zuen Ameikutz musika eskolak Santa Zezilia, herriko plazan eskaini zuten ekitaldiarekin.
Pablo Garrido elgoibartarrak Gaza eta Cisjordania bisitatzeko asmoa du abenduan, CAPP Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera Palestinara egingo duen bidaian. Hango umeek behar dituzten materialak jasotzeari ekingo dio (arropak eta eskolako materiala), Palestinan bertan eskura emateko.
Euskararen egunaren harira antolatutako esaldi lehiaketan Markel Garate mendaroarra izan da irabazlea, ‘Nik hasi zuk jarraittu’ leloarekin.
Zapatu honetan, hilaren 21ean, egingo dute ‘Beitxu, beitxu!’ kantuan oinarritutako lip-dub-aren entsegu orokorra. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 900 lagun baino gehiagok hartuko dute parte azaroaren 28an egingo duten lip dub-ean.
Mendaroko ezker abertzaleak Alkortako X. Igoera antolatu du zapaturako (azaroak 21), euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. 10:30ean hasiko da lasterketa, Herriko Enparantzan.