Erabaki nahi dugula esatetik erabakitzera pasa nahi dugu.
Galdeketa egiteko hainbat pausu eman behar dira. Herritarron sinadurak bildu behar ditugu, galdera zein izango den adostu...
Datorren abenduaren 17an, aurkezpen txiki bat egin nahi dugu. Hainbat herritar lanean ibili dira azken hilabeteetan etorkizuneko galdeketako galdera adosteko eta galdera zein den aurkeztuko digute. Herritarron argazki bat aterako dugu eta sinadura bilketari hasiera emango diogu.
Ahal duzuen guztiori, datorren larunbatean, eguerdiko 13,00etarako Kultur etxe ingurura azaltzeko gonbitea luzatzen dizuegu!