Talde argazkia maiatzaren 7ko Herri Galdeketari atxikimendua emateko

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago 2017ko mar. 27a, 21:47

Eskuartean dugun erronka handia da: MAIATZAREN 7AN egingo dugun HERRI GALDEKETA hain zuzen ere. Bilatzen duguna ez da baiezkoa, edo ezezkoa, baizik eta parte hartzea, herritarrok zer nahi dugun esatea.

Hori dela eta, Elgoibarko talde, elkarte eta herritarrei laguntza eskatzen ari gara parte hartzea ahalik eta zabalena izan dadin.Batzuekin harremanetan jarriko gara, baina ezin izango dugu guztiengana iritsi. Hori dela eta honako ekimena jarri dugu abian: Eskertuko genuke talde, elkarte, lagun kuadrilla...prest egonez gero, TALDE ARGAZKI BAT ateratzea edo bideo labur bat grabatzea maiatzaren 7ko herri kontsultarekin atxikimendua erakutsiz. Jarri gurekin harremanetan edo bidali argazki/bideoa elgoibarged@gmail.com helbidera. ANIMA ZAITEZTE!

 

                                                           IMG 20170306 WA0000