Alde batetik, eskuorria prestatu dugu, NORK bozka dezakeen, ZER AGIRI behar diren bozkatzeko, NOIZ eta NON bozka daitekeen, eta BOZKA AURRERATUA nola egin daitekeen azaltzen da orriotan.
Bestetik, egunean bertan parte hartzeko boto paperak ere bidali ditugu. Galderei dagokienez, Boto paperean bi galdera daude:
- NAHI AL DUZU GAUR EGUNGO ESTATUS POLITIKOA ALDATZEA?
- NAHI AL DUZU EUSKAL ESTATU INDEPENDENTEA?
Galderei erantzuteko hiru aukera daude. BAI markatzea, EZ markatzea edota ZURI bozkatzea, boto papera zuri entregatuta.