Ekainaren 10ean Bilbora joango gara!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago

Elgoibarko Gure Esku Dago taldeko kideok Ekainaren 10ean Bilbora joatera animatzen zaituztegu.

Egun horretan, Bilbon mobilizazio nazionala eta herritarron itunaren aurkezpena egingo dira. Ekitaldia, arratsaldeko 17:30ean hasiko da Euskadi Plazatik.

Hori dela eta, ostiral honetan, hilak 2, Kalegoen Plazan egongo gara arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Bilbora joateko konpomiso-txartelak (2 euro) banatzen. Hurbil zaitezte eta eskuratu zure konpromiso-txartela!